Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Oporrak bakean Naiz irratian

Gaurkoa bajatik bueltan, Martin Juanenarekin hasi dugu Aralar irratian bertako kronika eman zezan. Ondoren, Naiz irratiko elkarrizketa batekin jarraitu dugu Oporrak bakean dinamikako Arantxa Gutierrezekin izandakoa. Izenburua: Uztailaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Badator Zazpeko udako barnetegia

Hamabi bat urte daramatzate udako barnetegiak egiten Artziko Zazpe herrian. Auzolana eta euskararen ikasketa biltzen dituen barnetegia dugu eta aurten uztailaren 22tik 31ra izanen dugu. Izen ematea zabalik da uztailaren 18a bitarte. Honen inguruan gaurkoan bertako arduraduna den Garoarekin solastu gara. Edozein zalantza edo izena eman nahiko bazenute idatzi zazpekobarnetegia@gmail.com helbidera edota hurrengo estekan agertzen […]

Torturatuen aitortza, erreparazioa eta etorkizunean ez errepikatzeko bermea exijituko da larunbateko mobilizazioan

Azken alditik hona lan dexente egina dute Nafarroako Torturatuen Sareko kideak. Jada 800dik gora torturatuen testigantzak dituzte eta 1000 kasutik gora zentsoaren barnean. Tortura jasan dutenen zaintza ahalbidetzeko zenbait erreminta jarri dituzte abian eta jakin izan dugu Nafarroako Gobernuak bide eman diola torturak ikertzeko informea garatzeari. Lan guzti honi eta tortura jasan dutenei babesa emateko […]

Artez zipriztinduko ditu Baratxinto Festek Erronkariko karrikak

Iaz hasi ziren Baratxinto Fest ekimenarekin eta iazko edizioaren arrakasta ikusita ausartu egin dira bigarren edizioa antolatzera. Ekainaren 24tik 26ra izanen da Baratxinto Fest Erronkarin eta honetaz solastu gara Goitibera konpainiako kide diren eta jaialdiaren antolatzaile diren Saioa eta Anderrekin.   Baratxinto Festeko Saioa eta Ander Irati Irratian:

Egun On, Auñamendi! Baratxinto Fest eta Karrape irratira bisita

Saioa Erronkarin izanen den Baratxinto Fest-aren inguruan solasean hasi gara, antolatzaile diren Ander eta Saioarekin. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak Leitzaldeko kronika pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Transpirenaica Social y Solidaria bakearen aldeko bidea eginen du aurten

Gaur Transpirenaica Social y Solidaria proiektua ezagutzen eman dugu saioa. Lehendabizi, Irene Zendrera izan dugu proiektuaren osotasuna zein den erakusten. Ondoren. CEAR Nafarroako Michelle izan dugu proiektuaren egunerokotasunean zer egiten duten azaltzen. Informazio gehiagorako edo proiektuan zure aletxoa jarri nahiko bazenu hemen duzue aukera: https://transpirenaicasocialsolidaria.org/    Irene Zendrera Irati Irratian: CEAReko Michelle Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Transpirenaica Social y Solidaria egitasmoa

Gaurko saioaren hasieran Martin Juanenarekin izan gara Aralar irratian bertako kronika eman zezan. Ondoren, Transpirenaica Social y Solidaria egitasmoa ezagutu dugu bertako antolatzailea den Irene Zendrera eta CEAR Nafarroako Michellen laguntzarekin. Izenburua: Ekainaren 21eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Bizkarretako txapeldun handiarekin solasaldia

Txapela jantzita eta oporretatik itzulita Bizkarretako aurrelaria den Unai Lasorekin izan gara gaurkoan. Urtebete pasa da afizionatutan ari zela jolasten eta jada lehen mailako eskuz banakako txapela jantzi du, profesionaletan dauden final guztiak jokatuta gainera. Urte oparoa izan da berarentzat, lan izugarria egin du honaino iristeko eta bide zail honetan bere ondoan izandakoak eduki ditu […]