Egun On,Auñamendi! Garaioako Ibarraetxean erakusketa eta Erronkariko konexioa

Ostirala da eta gaur hasiko den erakusketa batekin hasi gara. Auritzeko Irkus Roblesek bere obrak eskegi eginen ditu azaroaren 1a bitarte Ibarraetxea tabernan eta berarekin egoteko parada hartu dugu. Ondoren, Juan Pito bentara itzuli gara Julian Gabasen ahotik Erronkariko azkenengo berriak jasotzeko. Izenburua: Urriaren 22ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Karrape irratia eta COP26 bilkura Hala Bedin

Asteazkena da eta Karrape irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Unai Zabaleta eduki dugu bertako berriak pasatzen. Ondoren, Hala Bedi irratiko beste kolaborazio bat ekarri dugu, Mikel Oterorena alegia COP26 herrien bilkuraren ingurukoa. Izenburua: Urriaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Errusiako egoera Hala Bedin

Asteartea izanik Aralar irratia bisitatzen hasi dugu eguna. Bertan Martin Juanena eduki dugu bertako berriak pasatzen. Ondoren, Hala Bedi irratitik Asier Blasen kolaborazioa ekarri dugu Errusiako hauteskundeen ingurukoa. Izenburua: Urriaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta Etxebizitza jardunaldiak

Gaurkoan itzuli gara Euskalerria eta Xorroxin irratietara. Bertatik aritu zaizkigu berriz ere Haritz Pascual eta Julen Zelaieta Iruñerriko eta Baztan Bortzirietako kronika pasatzen. Bukatzeko, GuPirinioako Naia Sanchezi eginiko elkarrizketa ekarri dugu larunbateko jardunaldiei lekua egiteko. Izenburua: Urriaren 18ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Sexu indarkeria eta harremanak landuko dituen hitzaldi zikloa abiatuko da

Sexu indarkeria eta harremanak landuko dituen hitzaldi zikloa antolatu du Auñamendi Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak. Egunerokoan jasotzen ditugun kontuak ardatz hartuta landuko dituzte bi gai hauek Nerea Aguado Alonso komunikazioan lizentziaduna dinamizatzaile lanetan ibiltzen delarik. Gaur honen inguruan solasteko parada hartu dugu Nerearekin egoteko. Hona hemen kartela: Nerea Aguado Alonso Irati irratian

Euskararen etxearen inaugurazioa eginen dute bihar Agoitzen

Bihar Agoitzen Euskararen etxearen inaugurazioa izanen da. Aek-ak eta udalaren arteko elkarlanaren poderioz forma hartutako proiektua litzateke eta bertan besteak beste euskaltegiaz aparte familiendako Era txokoa eta gazteendako Gazte txokoa izanen ditu. Hau guztiaz Idoia Zabaltza Euskara Teknikariarekin hitz egin dugu. Hona hemen kartela: Idoia Zabaltza Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Euskararen etxea eta hitzaldi zikloa

Gaurkoan Euskararen etxeaz solastu gara Idoia Zabaltza Agoitzeko Euskara teknikariarekin. Ondoren, Nerea Aguado Alonso izan dugu sexu indarkeria eta harremanak landuko dituen hitzaldi zikloaz solasten. Izenburua: Irailaren 29ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Ohiko artisau lan bat berreskuratzeko gogoz datoz Zura lantzeko eskola

Zaraitzun ematen ari diren eskola bera Aezkoan egiten saiatuko dira. Joseba Jauregi lagunak bere proiektu propioa garatzen dabil eta honetako bat formakuntzak ematea litzateke. Asmo horrekin aurkeztu zen Aezkoako Batzarre Nagusian ikastaro bat egin nahi zuela, zura lantzeko eskola helburu. Gaur honetaz solastu zaigu Joseba. Hona hemen kartela: Joseba Jauregi Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta zura lantzeko eskola

Gaurkoan Aralar irratia bisitatzera joan gara. Bertatik aritu zaigu Martin Juanena laguna Larraun Lekunberriko kronika pasatzen. Ondoren, Joseba Jauregi izan dugu Aezkoan hasiko den Zura lantzeko tailerraren inguruan solasten. Izenburua: Irailaren 28ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietako kronika eta Sarek antolatutako martxa

Gaurko saio honetan bi kronika berreskuratu ditugu behin udako oporrak amaituta. Gaur berriz izan gara Euskalerria irratia eta Xorroxin irratia bisitatzen, bertatik bestek beste Haritz Pascualek eta Julen Zelaietak aritu zaizkigutelarik. Bukatzeko, Mikel Mundiñanori eginiko elkarrizketa berreskuratu dugu datorren asteazkenean hasiko baita Sare Herritarrak abian jarritako martxa. Izenburua: Irailaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 […]