Egun On, Auñamendi! Zeiba baten azpiko istorioak

Gaurkoa Izaskun Mujika lagunarekin hasi dugu. Ostiralean dator Zeiba azpiko istorioekin, Chiapasera bidaiaraziko gaituen istorioak alegia. Ondoren, Karrape irratira jo behar genuen baina ezin izan gara Unairekin batu. Izenburua: Abuztuaren 4ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Zeiba baten azpira eramango gaituzten istorioak ostiral honetan Ariben

Sareanek Chiapasen egiten duen elkartrukean sortutako proiektua da ostiral honetan arratsaldeko 20:00tan Ariben izanen dugu, ipuin kontalariarena alegia. Chiapasen garrantzi handiko zuhaitza da Zeiba maiar kulturan gurtu egiten zutena. Hau irizpide hartuta bertakoen zenbait istorio ekarriko dizkigu Izaskun Mujikak ostiral honetan, Zeiba azpiko istoriak izenburupean. Berarekin solasteko aukera ez dugu galdu!   Izaskun Mujika Irati […]

Otsagabian eginen ditu Gazte Koordinadora Sozialistak Nafarroako topaketak asteburuan

Abuztuaren 7an eginen ditu Gazte Koordinadora Sozialistak euren Nafarroako topaketak Otsagabian. Goizeko 9:30tan harrera egin eta gero mendi martxan irtengo dira Erremendia eta Ezpondarrira. Bazkaria mendian egin eta ekitaldi politikoa antolatu dute kantautoreen laguntzaz. Honetaz solasteko bertako kidea den Mikel izan dugu gaur gurean. Mikelek aipatu digu pandemiaren egoera dela eta aurreikusita ziren kontzertuak bertan […]

Hemen dugu uztaileko Mendixut

Hilabetero egiten dugun hitzordua izan dugu gaurkoan, Rita Labiano Mendixut aldizkariko erredaktorearekin. Esku artera iritsi zaigu iada eta bere laguntzarekin hilabete honetako aldizkaria errepasatzen ibili gara. Irailean ez da aldizkaririk egonen merezitako oporrak hartuko baitituzte urrian itzultzeko.   Rita Labiano Irati irratian

Egun on, Auñamendi! Aralar irratia, Gazte Koordinadora Sozialistaren topaketak eta Covid gakoak

Gaur arazo zenbait direla medio bi elkarrizketa berreskuratu ditugu, finantzaketa bila dabiltzan bi proiektuena alegia. Alde batetik, Lander Garro eta espetxea eta eritasuna lantzen dituen Tipularen Sehaska Kanta dokumentala ekarri dugu. Bestetik, Nafarroako Margaritaren Heptamerona euskaratzeko proiektua jaso dugu berriz ere Josu Jimenezen eskutik. Izenburua: Uztailaren 19ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen […]

Egun On, Auñamendi! Uztaileko Mendixut eta Saharako haurren egoera Naiz irratian

Gaurkoa uztaileko Mendixut aldizkariari errepaso bat ematen hasi dugu Rita Labiano lagunaren laguntzaz. Ondoren, Naiz irratitik hartutako elkarrizketa ekarri dugu, Sahara fondoko kidea den Itsaso Anduezarekin eginikoa, haur saharauien ingurukoak ezagutzeko. Izenburua: Abuztuaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Oroimen historikoaren legea Naiz irratian eta Erronkariko konexioa

Gaurkoa Oroimen historikoaren legearen inguruko Naiz irratiko lagunek Josu Ibargutxi lagunari eginiko elkarrizketarekin hasi dugu. Bukatzeko, Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Uztailaren 30eko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Genero indarkeriari aurre egiteko tailerra Agoitzen

Genero indarkeria zoritxarrez egunerokoan iltzatuta dugun gaitza baten ondorio latz bat da. Lanketa anitzak dira eginak honen inguruan , are gehiago egiteke daudenak. Indarkeri mota honi aurre egiteko batez ere neska gazteei zuzendutako tailerra antolatu dute Agoitzen. Tailer hori Genero Indarkerian aditua den Ruth Iturbidek emanen du eta aproposa ikusi dugu gaurkoan berarekin honen inguruan […]

Egun On, Auñamendi! Euskadi Auzolana Bien Comun eta Agoitzeko autodefentsa tailerra

 Gaur Xanti Begiristain lagunaren kolaborazioarekin hasi dugu. Gaurkoan Euskadi Auzolana Bien Comun izenburua duen iritzi artikuluarekin etorri zaigu.  Bukatzeko, Genero indarkerian aditua den Rut Iturbide izan dugu abuztuaren 5ean Agoitzen izanen tailerraren nondik norakoak azaltzen. Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko