Udazken fronteen datuak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Urriaren erdialdetik Atlantikotik fronteak sartu eta sartu dabiltza eta datu esanguratsuak utzi dizkigu horrek David de Andresek eginiko errepasoan entzun izan dugun bezala. Horren ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 24): Ostarteak zabalduko dira eta tenperaturak mantendu eginen dira. Hego mendabaldeko haizea izanen da nagusi eta aukera gutxi dauden arren baliteke arratsaldean euria […]

Txaro Beguéren “Martina el ovillo enredado de mi alma” eleberriaren aurkezpenak izanen dira Lizoain eta Luzaiden

Bere laugarren eleberria da eta narrazioa eta poesia tartekatzen ditu. Lehen aurkezpena egin eta gero bi aurkezpen itxi ditu zonaldean. Lehendabizikoa Lizoainen izanen da urriaren 27an eta bigarrena aldiz urriaren 29an Luzaiden. Gerra zibileko ondorenak utzitako bizipenak eta sentsazioak lantzen ditu idazlea den Txaro Beguék  lan honetan zehar. Bi aurkezpen hauek aitzaki hartuta berarekin egoteko […]

Larunbatean Leitzan igoko da taula gainera Fernando Ziganda Nafarroako Bertsolari Txapelketan

Lekunberriko aurre-kanporaketan egindako lan bikainak Nafarroako Bertsolari txapelketan aritzeko txartela eskuratzea ahalbidetu zion Fernando Ziganda Urdanpilletari. Pirinioetako Bertso Eskolan urteak eman ditu lanean bertsoak gustokoak zituelako baina esperientzia hau bizitzea otu zitzaion. Arduraz ikusten du bere parte-hartzea baina gozatzeko esperantzarekin, presiorik ez baitio bere buruari jarri nahi saio on bat egitea besterik. Gaur berarekin izan […]

GALUZERRITA TXOKOA: Eskolako berriak, urtebetetzeak, menua, kuriositateak, Itziar Mitxelena Irakasleari elkarrizketa ,musika alorreko berriak eta asmakizuna

Berriz ere jo dugu Garraldako institutuko DBH 4ko komunikazio taldera eta beraien Galuzerrita atalean hauexek landu dituzte: Izargik eskolako berriak, menua eta urtebetetzeak ekarri dizkigu. Honen ondotik, Afrika hartu du hitza Euskara eta Latineraren inguruko zenbait kuriositate kontatu dizkigu. Ondoren, Oihan eta Amaiurrek estuki hartu dute euren galderekin Itziar Mitxelena irakaslea. Honen ostean, Afrika itzuli […]

ARTOZKI XX URTE Agoitzen izanen da Artezki erakusketa eta Lurraren defentsarako eguna Artozki eta Itoitzeko hustutzeen urteurrena gogorarazteko

Artozki eta Itoitzeko hustutzeen elkarrizketa seriea amaitzeko Itoitzeko elkartasun taldean ibilitako eta Artezki erakusketaz arduratu den Peio Lusarreta izan dugu gaur gurean. 20 urte atzera eginda bera ezkutuan zen, bere buruaren gainean atxilotze agindu bat baitzegoen eta komentatu digunez Artozkiren hustutzeak zapore gazi gozoa utzi zion, gazia ez zelakoz hustutzea ekidin baina gozoa Itoitzeko urtegiaren […]

Nafarroako Margarita erreginak idatzitako Heptameronaren irakurketa jarraitua larunbat honetan Orbaitzetako Kultur Olan

35 lagun hartuko dute parte Nafar Ateneoak et Orbaitzetako Kultur Olak elkarlanean abiatutako Nafarroako erregina izandako Margaritaren Heptameronaren irakurketan. 3. irakurraldia izanen da aurtengoa , Iruñean eta Amaiurren egin eta gero Orbaitzetan izanen du kokaleku irakurraldi jarraitu honek. Honen inguruan solasteko Nafar Ateneoko eleduna den Ines Castiella Imaz izan dugu gaur gurean.     Ines […]

Komunikazioa eta Landa eremua ardatz duten jardunaldiak antolatu dituzte Irati irratiak eta Mendixutek urriaren 27 eta 28an Auritzen

Hilabete batzuk dira Irati irratiak eta Mendixut aldizkariak elkarlanean dabiltzala komunikazioa eta landa eremua ardatz dituen jardunaldi batzuk antolatzen. Komunikazioak gure eremuan izan ditzazkeen aukerak, proiektu desberdinen ezagutza, Pirinioaren ahalduntze komunikatiboa eta bertako edo tokiko hedabideen garrantzia nabrmendu nahi dituzten jardunaldiak ditugu. Gaurkoan Mendixut aldizkariko Rita Labianorekin errepasatu ditugu jardunaldi hauek, zeina posible izan dira […]

Eguraldi aldaketa, hitzaldia eta aste hasierako eguraldiaren iragarpena David de Andresen eskutik

Zubiaren ondoren izan gara David de Andres meteorologian adituarekin. Eguraldi aldaketa izan dela nabarmendu eta Ezkarozeko hitzaldiaz mintzatu gara hasieran. Ondoren, aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Urriak 17): Giro lasaia eta hodeiak ugaritzen joanen dira. Hego haizea joko digu eta honezkero tenperaturek gora eginen dute.Asteazkena(Urriak 18): Hodeiak ugaritzen joanen dira eta baliteke zenbait tokitan […]