Agerreko uzta euskarari puzka lemapean bueltan da Errigoraren saskien kanpaina

Udazkenarekin batera heldu da Errigoraren saskien kanpaina Agerreko uzta euskarari puzka lemapean. Aurten 11. urtea da ekinbidea martxan dela eta hiru saski desberdin eskatzeko aukera izanen dugu, gorria , berdea eta beltza. Nobedade moduan eskaera egitean Errigorak ekoitzitako karta jolas bat ere eska dezakegu, jakinda etekinen %25a Ager eskualdean euskara sustatzeko erabiliko dela. Honen inguruan […]

Agerraldiaren mugarri berri bat Erdialdeko Euskal Jaian

Agerraldia dinamikak eta Altafaylla elkarteak elkarlanean sortutako Erdialdeko Euskal Jaia izanen da larunbatean Tafallan. Erdialdeko euskaldun eta euskaltzaletasunaren erakuslehio izanen da jai hau eta giro paregabean igaro eginen denaren susmoak baditugu. Hortan buru belarri topatu dugu Agerraldiko eta Errigorako Haizea Lizarbe gure laguna eta berak azaldu dizkigu jaia honen nondik norakoak.     Haizea Lizarbe […]

Gureari eusteko deia Errigorako azken kanpainan

Urtero lez hemen da Nafarroa Hegoaldeko uzta eskutik eskura Errigora kanpaina. Aurten Eutsi Gureari leloa erantsi diote, aldarrikatuz bide horri eutsi eta aurrera egin behar dela. Kanpaina honetan, kontserbak eta olioa eskatzeko aukera ematen digute, aurten gainera ardoa gehitu dutelarik. Elikadura burujabetzan ere argiak dira emandako pausuak ia produktu guztiak ekologikoan eskuratzeko aukera baitago. Kanpainaren […]

Errigorak 10 urte bete ditu aurtengo 10 urte bete-bete kanpainarekin

10 urte dira Erriberako ekoizleak, euskara eta kontsumitzaileak batzeko ahaleginean Errigora sortu zenetik. 10 urte hauetan sekulako garrantzia hartu duen proiektua dugu, zonalde ez-euskaldunean euskararen aldeko dinamikak egituratzen. Horretaz aparte izugarrizko lana egin da ere Erriberako ekoizleen produktuak txoko aunitzetara bideratzen eta bitartekariak kentzen. Hori da Errigora eta azaroaren 9a bitarte 10 urte bete-bete lemapean […]

Xanti Kirogarekin solastu gara Errigoraren azken berrien inguruan: Errigora identifikatzailea eta Eskutik eskura kanpaina

Eskutik eskura kanpainaren azken egunetan gaude eta hori aprobetxatu dugu Errigorako kidea den Xanti Kirogarekin egoteko. Kanpainaz aritu gara bereziki baina baita Errigora identifikatzaileaz ere eta berak maisuki adierazi digu zertan datzan bereizgarri hau. Eskutik eskura kanpainan kontserbak eta olio desberdinak eska genezake betiere denak Errigoraren balioen baitan eratu diren produktuak izanik.   Eskutik eskura […]

Errigorarekin bat egiteko garaia

10 urtez dabil Errigora herri ekimenak Ager eskualdea eta Euskal Herria lotzen eta aurtengo leloa Bat Egiteko Garaia Da ezarri dute, zonifikazio guztien gainetik bat egiteko garaia dugula aldarrikatzeko. Ostegun hau arte dugu saskiak eskatzeko eta bide batez zonalde hortako nekazari eta euskaldun zein euskaltzaleak lagundu ahalko ditugu. Honen guztiaren inguruan Errigorako Xanti Kirogarekin solastu […]

Errigorak oinak lurrean edukita abiatu du kanpaina berria

9 urtez elikadura subirautza eta euskara aldi berean sustatzen darama Errigora ekimenak. Martxoaren 10etik 30era kontserba eta olioa kanpaina abiatu dute eta honen inguruan solastu gara bertako kidea den Xanti Kirogarekin. Aurreko kanpainetatik oso balorazio positiboa egiten duen arren Errigorak poliki-poliki jarraituko dio bere bideari oinak lurrean edukita. Eskariak burutzeko Errigoraren webgunetik egin dezakezue edota […]

Egun On, Auñamendi! Iraganeko Agoitzeri buruzko liburua, Errigorako kanpaina berria eta Erronkariko konexioa

Gaurko saioa iraganeko Agoitzeri begira hasi dugu, gaur arratsaldean aurkezten baitu Kiko Lakok bere “Añoranzas de un Aoiz que fue” liburua. Honetaz solasten ibili gara Kiko Lakorekin. Ondoren, Errigoraren kanpaina berriaz solasten aritu gara bertako kidea den Xanti Kirogarekin. Bukatzeko ostiralero egiten dugun bisita egin dugu Juan Pito Bentara eta bertatik aritu zaigu beti bezala […]

Errigoraren kanpaina berria abian da

9. urtea dugu aurtengo Errigorakoa. Ehun mila saskien langa gaindituta diru nahiko lortu da Nafarroako Erdialde eta Erriberan euskara sustatzeko. Errigoratik ere Agerraldia dinamika sortu zen zeinetan euskara lantzeko zenbait ekimen sortu ziren batez ere zonaldeko euskaldunak saretu zitezen. Oraingoan bueltan dator Errigora berriz ere saskien salmentarekin eta hau guztiaz bertako kidea den Xanti Kirogarekin […]

Egun On, Auñamendi! Errigorako kanpaina eta Aralar irratia

Gaur Errigora kanpaina berriaz solasean hasi dugu saioa Errigorako kidea den Xanti Kiroga lagun izan dugularik. Ondoren, asteartero lez Aralar irratira gerturatu gara Martin Juanenaren eskutik Larraun-Lekunberriko azken berriak jasotzera. Izenburua: Azaroaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko