Ekimenez beteta hasiko da udaberria Aurizberriko Liburutegian

Udaberrian loreak eta zuhaitzak loratzen diren bezala, liburutegian ekitaldiak ere loratzen dira, Aurizberriko Liburutegian hala izan ohi da behintzat. Gaurko kolaborazioan Mari Mar Agos liburuzainak datozen asteetan izanen diren ekitaldien berri eman digu eta a zer nolako jarduna. Martxoak 28- Panorama liburuaren aurkezpena (Gonzalo Santoma)Apirilak 1- Euskerazko Literatur solasaldiak Andrezaharraren manifestua liburua ardatzApirilak 2,3- Adimen […]

Panorama argazki panoramikoen liburua aurkeztuko du Gonzalo Santomak ostiralean Aurizberrin

Argazkilaritzan gure inguruak eta baita kanpokoak ere betikotzen dabilen laguna dugu Gonzalo Santoma. Bere sareetan ikus ditzazkegu bere begiradapetik pasatako animali, landare eta uneak eta nola ez Panorama liburu barnean dauden argazki panoramikoak. Auritzen izandako erakusketa batean dauka bere sorrera liburu honek eta jada bigarren inprimaketa bat beharko du lehenengo batean 50 aleak saldu baititu. […]

Urteetako argazki panoramikoekin osatutako Panorama liburua kaleratu du Gonzalo Santomak

Urteetan zehar egindako panoramikekin osatutako liburua kaleratu berri du Gonzalo Santomak. Garraldako artista grafikoak urteak daramazki inguruetan animali zein paisaien argazkiak egiten eta askotan erakutsi ditu bere argazkiak erakusketa zenbaiten bitartez. Horietako batetik, (H)Aur(H)itz erakusketatik alegia sortu zen Panorama liburuaren ideia, bertan baitzuen panoramikekin egindako liburu bat eta askok galdegin zioten ea liburu hori salgai […]

Auritz herriari omenaldi berezia egin nahiean ipiniko du Gonzalo Santomak HaurHitz erakusketa

Gonzalo Santoma argazkilariak Auritzen eskegiko du bere “HaurHitz” erakusketa, zeinarekin Auritzeri bere omenaldia egin nahi dion. Normalean bere obrak eskegi ohi ditu baina honetan zonaldeko haur eta gazteen kolaborazioa izan du, bere txoko gogokoenen argazkiak eta hitzak bidali baitizkiote erakusketan jar ditzan. Erakusketa Auritzeko Ferien egunean estreinatuko da eta musika emanaldi eta bideo proiekzio bat […]

Zonaldeko haurren begirada eta ahotsa barnebiltzera dator HaurHitz erakusketa

Gonzalo Santoma argazkilari eta artista dugu erakusketa honen bultzatzailea, zeina pasa den astean mezua zabaldu zuen zonaldeko haurrek euren txoko edo lekurik gogokoenaren argazki bat egin eta berari bidaltzeko eskatuz hitz bat atxikituz. Berak Auritz eta zonaldeari egin nahi dion omenaldia litzateke, txiki-txikitatik erlazio estua baitauka zonalearekin. Parte-hartu nahi dutenek badute argazkia emailez bidaltzea gonsanwar@gmail.com […]

Familiarteko emankizun paregabea igande honetan Auritzen

Familia bereko belaunaldi desberdinek hartuko dute parte datorren igandean Gonzalo Santomák gidatuko duen disziplina anitzeko “Veraneantes” emankizunean, ongi pasatzeko eta Auritzeko herriari esker ona adierazteko. Auritzekin izandako hartu-emanaz eta emankizun beraz solastu egin gara Gonzalorekin. Emankizunerako sarrera 2€ balioko ditu Kultur etxea ordaintzeko.   Gonzalo Santomá Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Marina Landa, 30 urte 30 taupada eta Erronkariko Konexioa

Gaur Marina Landa bakarlaria ezagutzen hasi dugu saioa, Urrutea kanpinean kontzertua emanen baitu. Ondoren, Gonzalo Santomaren 30 urte 30 taupada elkarrizketa ekarri dugu asteburu honetan jarraituko baitu erakusketa. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara Erronkariko kronika pasa zezan. Izenburua: Abuztuaren 20ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egun On, Auñamendi! Prozesu parte-hartzailea Artzibarren eta 30 urte 30 taupada

Gaurko saioa Artzibarren hasi dugu, bertan udal plan estrategikoa eraikitzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri dute abian. Prozesu horren gidaritza daraman lan taldeko Kattalin Barberrekin izan gara solasean. Ondoren, Garraldara gerturatu gara Gonzalo Santomárekin egotera, 30 urte betetzen baititu argazkilari profesionala bezala eta erakusketa bat antolatu du hori ospatzeko. Izenburua: Abuztuaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Xorroxin eta Euskalerria irratira bisita eta Txapela Buruan saioa

Gaur Hamaika telebistak egindako Txapela Buruan saioaz mintzatu gara bere azken protagonistarekin, Garraldako Gonzalo Santomarekin alegia. Ondoren, Euskalerria irratira jo dugu Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan . Gaur gainera bere urtebetetzea zela eta zoriondu dugu. Bukatzeko, Xorroxin irratira jo dugu eta bertatik Julen Zelaietak pasa digu Baztan-Bortzirietako kronika. Izenburua: Azaroaren 9ko saioa Iraupena: 2:35 […]