Erroibarbus tokiko-garraio publiko proiektua martxan jarriko da astelehenean

Erroibarko udalak Aurizberriko kontzejuarekin elkarlanean tokiko garraio publiko zerbitzu bat jarriko du astelehenean martxan. Zerbitzu honek Zubiri eta Auritz batuko ditu egunean hirutan eta ez hori bakarrik, Osasun Zentroarekin zeina Auñamendi zinemarekin linea bereziak ezarriko baitituzte. 7 astez iraunen du froga moduan eta Nafar Gobernuaren diru-laguntza bati esker lortu da aurrera eramatea. Lan handia egin […]

Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren egoera larriaz ohartarazi du prentsa ohar baten bidez

Pasa den ostiralean kaleratutako prentsa oharrean Pirinioko Mahaiak Pirinioko planaren garapenean suertatutako azken erabakien berri eman eta plana beraren egoeraren inguruan bere kezka plazaratu zuen. Izan ere, Pirinioko plana hasieratik laguntzen zituzten bi langile kargugabetu zituen Toki Administrazioa eta Despopulazioa zuzendaritza nagusiak inolako kontrasterik egin gabe. Nabaria zen hala ere, azken garaietan plana bera garatzeko […]

Gazteriaren behar eta proposamenak ezagutu eta lankidetza sustatzeko parte hartze prozesua jarriko da martxan Erroibarren

Auritzen egin bezala orain Erroibarrek ere martxan jarriko du gazteriarekin egin beharreko parte-hartze prozesua. Euren beharrak eta proposamenak ezagutu, elkartu eta etorkizunean elkarlana sustatu luke helburu prozesu honek. Prozesua bere Erroibarko udaletik irtendako ideia da eta Artelanek dinamizatuko du. Diagnostiko bat egin ostean planteamendua pentsatu eta lanari ekinen diote. Lehendabiziko ekinaldia ostegun honetan izanen da […]

Berdintasun politikak eta zaintza sistema berri baten defentsa Martxoaren 8aren aldarrikapen

Gaur ezinbestean Martxoaren 8a izanik, emakumeen eguna izan dugu hizpide. Gaurko saioan Erroibarko udalean Haize Moreako zinegotzi eta Laurentxi zein Pirimakume emakume sareko kidea den Leire Remiro Esnoz izan dugu honen inguruan solasean. Aprobetxatu dugu duela bi aste helarazi zuten prentsa oharraz solasteko, berdintasun politiken eta berdintasun teknikari baten beharraz mintzo ziren prentsa ohar horretan. […]