Iñaki Labaka, koblakari kementsua
Aurreko astean sareak arakatzen Urkixokoa landetxeko Instagram kontuan harribitxi bat topatu genuen. Bertan musikari/bakarlari bat ageri zen, paraje ezinhobe batean bere kanta bat abesten. Artista hori Iñaki Labaka dugu, izatez gipuzkoarra baina eskarmentu handia duena gure zonaldean, batez ere Zaraitzun ibili ohi da plazaz plaza bertako herriak girotzen. Hau ikusita, gertutik ezagutu nahi izan dugu […]