Boomer baten bizipen eta hausnarketak barnebiltzen dituen “Puto Boomer” liburuaren aurkezpena ostiralean Otsagabian

Roberto Moso (Zarama taldeko abeslaria, kazetari eta idazlea) izanen dugu ostirala honetan “Puto Boomer” bere azken liburua aurkezten. Robertoren ahaideak, aitaren partetik zaraitzukoak dira eta betidanik gertu sentitu ohi ditu Nafar pirinioak. Roberto famatua izan zen Zarama taldeko abeslari bezala, 1994. urtera arte Euskal Herriko taula-gainak astindu zuen taldea, gerora kazetari lanek beste bideak uztartzera […]

Musikaren inguruan elkargune bat bilakatzeko asmoz izanen da UdaHerri jaialdia

Hilabete batzuk dira Ajariguaneko taldekideek Bizirik Gaude bideoklipa grabatu zutenetik. Grabazio horretan eginiko erlazioetatik eratortzen da datorren larunbatean Espartzako Murkuzuria kanpinean izanen den UdaHerri jaialdi ibiltaria. Udaberri eta Herri hitzen elkartzetik datorkio izena, udaberrian garatuko baita eta Nafar Pirinioetako herriren batean eginen delako. Aurten lehendabiziko jaialdia izanen da, baina ideia urtez-urte beste bailaretatik zabaltzea litzateke. […]

Soinuaren akordeak entzunen dira larunbatean Ezkarozen

Nafarroako Goi-Mailako Musika Kontserbatorioko soinujoleak kontzertu bira bat antolatu dute euren herrietatik, ikasturte amaierako azterketa prestakuntza gisa. Bira honetan Ezkaroze, Antsoain, Galar eta Erriberri bisitatuko dituzte Iñigo Pascual, Izarbe Loras, Adrian Martinez , Hegoi Bertolo eta Aitor Garciak sortutako boskotea. Lehen geldialdia asteburu honetan Ezkarozen izanen delako beraiengana jo eta Hegoi Bertolo Sancet , Iñigo […]

Ibil Bedi bere biraren geldialdia eginen du larunbatean Agoitzen

Bi urtez aritu dira plazaz plaza kontzertuak eskaintzen Ibil Bedi taldekoak, honek bira amaitzera eraman dituelarik. Hau amaitu baino lehen larunbata honetan geldialdia eginen dute Agoitzeko Kultur etxean, zeinetan 5 euroko sarrera truke euren kontzertuaz gozatu ahalko dugun. Taldeaz, biraz, musikaz,… aritu zaigu taldeko partaidea den Ibai Osinagak.       Ibai Osinaga Irati Irratian

Folk doinuek hartuko dute Orbaizeta Rula Folk taldearen kontzertua dela eta

Ruille-Buille taldearen errautsetatik eratorritako laukotea dugu Rula taldea. Folk musika munduan zehar zabaltzea helburu euren abesti propioak ekoitzi eta taula gainak musika doinuaz janzten dituzte. Ibilbide honek larunbata honetan Orbaizetan kontzertua eskaintzera eraman die Orbaizeta Kultur Ekimenak gonbidaturik eta honen inguruan solasean izan dugu taldeko partaidea den Iker Lope de Bergara laguna. Kontzertu berezia izanen […]

Larunbatean punk-rock doinuek hartuko dute Uskartze

Bertako bizilagunek Oktoberfest berezi bat egin nahi zutela hasi ziren ideiak agerrarazten eta hortik sortu zen Errocktagerria. Egun osoko egitarau honek Uskartze inguruan dagoen Errotagerria mendia eta Rock musika estiloa batuz sortu du bere izena. Jada 50 lagun dira sagardotegi bazkarian eta ziur gaude sekulako giroa jarriko dutela bertan. Hori bera adierazi digu antolatzaile lanetan […]

Txuma Flamarique Band ostiralean girotuko du arratsaldea Errotaberri taberna

Musika munduan areto askotan ibilitako Txuma Flamariquek kontzertua emanen du ostiralean Garraldako Errotaberri tabernan. Txiki txikitatik ibili da musika munduan bere lanak egiten, baita estilo ezberdinak jorratzen ere. Kontzertu honetara bere bandarekin dator kontzertu instrumentala bat eskaintzera. Txumarekin izan gara tarte batez bere ibilibidea errepasatzen.     Txuma Flamarique Irati Irratian Aperitibo moduan Txuma Flamarique […]

Claudia Besne arpa-jotzaileak kontzertua eskainiko du larunbatean Artziko baselizan

Arratsaldeko 19tan izanen da hitzordua. Bertan mendeetan zehar musikak izandako garapena azaldu eta musikaz jantzi eginen du Claudia Besne arpa-jotzaileak. 8 urte zituelarik hartu zuen arpa jotzen ikastearen hautua eta ezkeroztik handik eta hemendik izan da emanaldiak eskaintzan, Donostiko musika hamabostaldian esate baterako. Larunbat honetako kontzertua aitzakitzat harturik berarekin izan gara bera sakonago ezagutzeko asmoz. […]

Igandean ospatuko da Urzainkin Neskak Festibala

7. edizioa izanen da aurtengoa eta Urzainkiko xeien igandeei bizipoza eman nahiean sortutako Neskak Jaialdia erabat errotuta eta sona hartuta topatzen dugu gaur egun. Emakumeek eratutako edota emakumeek zuzendutako taldeei protagonismoa ematea dute helburu eta hasieratik hala aritu dira. Aurten Anna Dukke eta Noa and The Helldrinkers taldeak arituko dira taula gainean bertaratutakoen gozamenerako. Musika […]

Erronkariko Musika Eskola datorren ikasturteari begira jarrita

Maiatza heldu da eta Julian Gayarre musika eskolan ikasturte amaiera honetan datorren ikasturtera jarri zaizkigu begira. Aurki hasiko da matrikulazio kanpaina eta horretarako zenbait deialdi antolatu dituzte tartean hitzaldi bat eta instrumentu erronda bat sartzear dauden horiei begira. Hori gutxi balitz jada instrumentu edo kantua ikasten dauden horiekin egitarau oparoa landu dute ikasturte amaiera honetarako. […]