“Golondrinas en agosto” eleberria kaleratu berri du Clara Fuertes idazleak

Elkarrizketa batean kazetariak eman zion Ainarien existentziaren berri eta beraien istorio eta dokumentazioan murgildu zen Clara Fuertes idazlea. Idazle bezala lan ugari eginiko laguna dugu, emakumezkoen istorioak ardatz izanda, bere barrenak hustutzeko idazten duen horietakoa eta eleberri hau ainarien istorioa ez ezik doluaren inguruko kontakizun bat da, idazten ari zela bere aita zendu baitzen. Auto-edizio […]

Atzo aurkeztu zuten Urrotz Hiriko III. udako ikastaroa

“El placer de leer” izenburuarekin aurkeztu zuten atzo Iruñean Urrotz Hiriko literaturaren inguruko III. udako ikastaroa. Herria estuki lotua da literaturarekin bertan hiru liburu-denda baitaude eta gainera oso aktiboak direnak. Ekimenez blaitzen ohi dute Urrotz-Hiria eta aurten antolatzen dituzten udako ikastaroen hirugarren aldiari ekinen diote. Abuztuaren 22tik 25era irakurzaletasunaren inguruan jardungo dira bertaratutakoak eta ekimen […]

Auzperri eta Agoitzeko irakurle taldeen errepasoa Mikel Albisurekin

Gaurkoan ikasturtean zehar Aurizberrin eta Agoitzen egondako irakurle taldeen inguruko balorazioa egin dugu, hauen dinamizatzailea den Mikel Albisu Mikel Antzarekin. 7 liburu lehendabizikoan eta 6 bigarrengoan izan dira irakurritakoak eta oro har oso balorazio positiboa egin du Mikelek, baita erabiltzaileek ere. Urritik apirilera hilabetez hilabete aritu dira euskarazko literaturaz solasean eta talde giro apartak izan […]

Javier Del Vallek Creciente y Estrella eleberri historikoa aurkeztu zuen Agoitzen

Pasa den ostiralean aurkezten zen Javier Del Valleren “Creciente y estrella” eleberri historikoa AGoitzen. Gurean izan genuen eleberriaz eta bere sormen bizitzaz solasten. Baskoien garaiko eleberria den hau Caligrama editorialak editatu du eta Teodosio de Goñiren inguruko trilogian barnebiltzen da.          Javier Del Valle Irati Irratian:

Ene baitan bizi da

Hori da jarraian elkarrizketatu dugun lagunaren lehen eleberriak duen izenburua. Lagun hori ohikoa zaigu Berria egunkarian idazten edota taula gainean bertsotan ikusten. Hala ere aitortu digunez, idaztea gustoko du eta hemen dator bere lehen eleberriarekin. Lagun hori Maddi Ane Txoperena Iribarren dugu eta berarekin batera eleberri honen nondik norakoak ezagutu ditugu, baita kulturaren egoeraz hausnartzeko […]

Egun On, Auñamendi! Manex eta behiak, Ene Baitan bizi da eleberria eta Olako jauregiko izen hautatzea

Gaur saioaren Xanti Begiristain Madotz izan dugu bere kolaborazioarekin. Gaurkoan Manexen istorio berri bat ekarri digu Manex eta behiak izenburupean. Ondoren, Maddi Ane Txoperena Iribarren kazetari, bertsolari eta idazle gaztea izan dugu bere Ene Baitan Bizi Da eleberriaz solasten. Bukatzeko Orbaitzetako Olan kokatua dagoen jauregiaren inguruko izen bozkaketaren berri eman dugu. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]

Orbaitzetan garatutako “afrikanerra”

Hara! Zer nolako sorpresa jakin dugunean Eneko Barberenak “Afrikanerrak” eleberria Orbaitzetan sortu eta garatu zuela jakitean. Eleberriaren haria, Europar Batasuneko tropek Afrika iparraldea hartzen dutenean suertatzen diren Arrasaten lekututa diren hainbat pertsonaien arteko hartu emana da. Primizian gainera, Alex Arregik lagunduta aurkezpen musikatua eginen duela adierazi digu, beraz, ez dago aitzakiarik ez gerturatzeko. Ondarroako udalak […]

Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz Koldo Izagirre idazlearekin

Bertsoaren harria liburuan Euskal Herrian, plaza ezberdinetan dauden bertsolarien 21 eskultura aurkezten dizkigu Koldo Izagirrek. Aurreko astean hitzaldia eskaini zuen Iruñean, Bertso aroan. Aldamenean izan zituen Aimar Karrika eta Maddalen Arzallus bertsolariak. Irati irratian Luzaideko Juan Etxamendi Bordel bertsolariari buruz aritu da idazlea. Koldo Izagirre Irati irratian

Egunon Auñamendi! Zaraitzuera aztertu, Elkarrekin /together dokumentala eta “Etxerako bidean” Xamarrekin

Iñaki Camino hizkuntzalariarekin zaraitzuera eta euskararen historia izan dugu hizpide lehenbizi eta Itziar Garcia Zubiri film ekoizlearekin Elkarrekin / Together pelikulari buruz aritu gara solasean. Juan Carlos Etxegoien Xamar idazlearen Etxera bidean saiakerak Euskadi saria jasoko duela jakin dugu gaur, eta berari Irati irratian egindako elkarrizketa ere entzun dugu. Izenburua: Urriaren 18ko saioa Iraupena: 2:40 […]