Pantxo Etxeberek bere azken lana aurkeztu digu

Amaiurkoa izanik ere irratiraino etorri zaigu Pantxo Etxebere Pottoka bere azken lana aurkezteko. Lau kantuz osatuta eta Sherpa Miguelek lagunduta atera berri du lan hau. Bere ibilbideaz eta musikaz solastu gara gaurkoan eta ratu atsegin bat pasa dugu berarekin elekatzen. Diskoa irratian eskuragarri izanen duzue 10 euroren truke. Pantxo Etxebere Irati irratian

Mugaz gaindi lankidetzak sustatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Ezkarozen

Gaurkoan Mugaz gaindiko lankidetzaz solasten ibili gara. Ezkarozen Nafar Gobernuko Kanpo ekintzetarako zuzendaritzak jardunaldi batzuk antolatu baititu, zeinetan azalduko diren zer nolako aukerak dauden elkarlanean zenbait proiektu bultzatzeko. Honetaz elekatzen aritu gara Peio Pellejero Mugaz gaindiko kooperazioaren arduradunarekin. Peio Pellejero Irati irratian

Martxoko Mendixut aldizkariari errepasoa

Gaurko eguna aprobetxatu dugu Mendixut aldizkaria eskuen artean hartu eta errepaso bat emateko. Errepaso horretan bidelagun hilabetero bezala Rita Labiano izan dugu irratian. Berak ere hurrengo aldizkariko zenbait eduki aurreratu dizkigu. Mendixut Aribeko Carrefourrean, Erburu Okindegian, Xankoi harakindegian eta Auritzeko La Borda aurki dezakezue. Rita Labiano Irati irratian

Garraldan Garraldargi kooperatiba jarri dute martxan, energiaren kudeaketa lantzeko proiektu pilotua

Hilabeteak lanean eman ondoren jada Garraldako komunitate energetikoak, energia bera kudeatzeko forma juridikoa hartu du Garraldargi kooperatiba sortuz. Komunitate energetikoak nola kudeatuko dutn adostu eta Nasuvinsa, Nafar Gobernua eta udalaren laguntzarekin jarri dute proiektu hau martxan. Nafarroan eta Europan holako proiektuetan aitzindari izanen da gainera. Honetaz Aitziber Villalba proiektuko sustatzaileetako batekin izan gara berbetan eta […]

Mariren barrenean zehar eramanen gaituen liburua aurkeztuko dute Agoitzen

Liburua “En el vientre de Mari. Raices preindoeuropeas de la mitologia vasca” du izena eta Guillermo Piquerok idatzi du. Igandean 18:30tan aurkeztuko du Agoitzen baina ez hori bakarrik Dinamo Dantza konpainiak liburu honetan agertzen direnak oinarri Origenes dantza ikuskizuna ere dantzatu eginen dute aurkezpenaren ostean. Honetaz aritu gara Guillermo Piquerorekin euskal mitologia handik eta hemendik […]

0-3 Plataformak hezkuntza ziklo honetako egoeraz kezkatuta mobilizaziora deitu du martxoaren 26rako

0-3 Hezkuntza ziklorako duintze eskakizuna egiten aritu dira azken hilabete hauetan eta mobilizazioekin jarraitzera behartuta ikusi dute euren burua. Horretarako 0-3 Plataformak manifestazio baterako deialdia egin du biharko (Martxoak 26) eguerdiko 12tan Baluarteko zabalgunetik. Ziklo honen egoeraz eta mobilizazioetaz solastu gara 0-3 Plataformako kidea den Eider Garderekin. Eider Garde Irati irratian

Bostehun eta zutik! ekimena aurkeztuko du Ernaik Garraldan

Gazte martxa bat abiatuko da aste santuan Ernai Gazte Antolakundeak antolatuta Zugarramurditik Elizondora, 500 urte eta gero gazte belaunaldi berriek Amaiurko setioan jardun zutenen borrokarako grina daramatela aldarrikatuz. Eskaintza formatiboa eta aisialdikoa ez dira falta eta honen aurkezpena datorren ostiralean eginen dute Garraldako Etxabarrengoan. Aurkezpena borobiltzeko bertso afaria eginen dute Josu Txoperena eta Idoia Granizorekin. […]

Pirinioko ekintzailetzaren erakusleiho eta pizgarri izan nahi duten jardunaldiak antolatu du Gupirinioa taldeak

Pirinioko mahaiko ekintzailetza taldetik eratorritako proiektu bat jarriko da martxan datorren asteburuan. Ekintzailetza jardunaldiak liratezke proiektu hura eta bertako ekintzailetzaren erakuslehio eta etorkizuneko ekintzailetzaren pizgarri izatea du helburu. Horretarako bertako zein beste zenbait tokietako esperientzien elkar-trukea izanen dute bertan. Jardunaldi hauetaz Gupirinioa lan-taldeko Naia Sanchezekin solastu gara gaurkoan. Programa eta inskripzioa egiteko ekintzailetza jardunaldien orrian […]