Badator Otsagiko Natur Interpretazio Zentroko neguko egitaraua

Gizartearen naturarekiko sentsibilizazioan areagotzeko zenbait ekimen antolatu dituzte Natur Interpretazioko lagunek. Adin desberdinei zuzendutako aktibitateak, bai bertan eta baita naturan egiten direnak izanen dira negu honetako eskaintzak. Honen inguruan Patricia Alberdirekin hitz egin dugu. Programa: Sentsibilizatzeko eta Pirinioetako naturguneak ezagutzeko programa     Otsailak 8: Adansako herri hustua    Martxoak 15: Navarzato   Programa: 10 ibilbide […]

Josetxo Paternainek Agoizko batiburrilloa aurkeztu digu

Potasetan lana amaitzean ikertzaile ikasketak hasi zituen eta ezkeroztik Agoitzen inguruko historia arakatzen ibili da Josetxo. Ikerketa guztietatik 37 hautatu eta liburu bat editatu berri du “Batiburrillo Agoizko” izenburupean. Berak ekarri dizkigu liburuan datozen zenbait pasarte eta kuriositate eta ikerketa lanetan jarraituko duela gehitu du ere.     Josetxo Paternain Irati irratian

Elena-Primavera proiektua aurkeztu digu Jose Maria Aierdi lehendakariordeak

Etxeen birgaitze energetikoa bultzatzeko abian jarri den proiektua dugu hau. Pasa den astean Aurre-Pirinio eta Pirinioko zenbait udalerrik atxikitu ziren proiektu honetara. Finean, lan horiek burutu nahiko luketen administrazio zein norbanakori aholkularitza lanak ematea du hizpide. Hau guztiaren inguruan, Jose Maria Aierdi lehendakari-ordearekin izan gara gaurkoan. Laguntza hauek Nasuvinsak kudeatuko dituela ere gaineratu digu.   […]

Euren pandemiaren inguruko hausnarketak barnebiltzen dituen liburua aurkeztu digu Onintza Enbeitak

Konfinamendu garaitik sortzen den lana dugu Izurritea. Onintza Enbeitak Berrian eginiko zenbait kolaborazioetatik eta Zorrotz editorialaren elkarlanetik sortutako hausnarketa pertsonalak barnebiltzen dituen lana da. Gaur arratsaldean Agoitzen izanen dugu liburua aurkezten eta solasaldi interesgarri bat gauzatzen.   Onintza Enbeita Irati irratian

Makro-ukuiluak eta esnearen prezioa ardatz EHNE Nafarroako Fermin Gorraizekin

Lehen sektorea arriskuan dago eta zenbait erabakik arrisku horiek areagotzen dituzte. Belaunaldi aldaketak izateko arazoei gehitu behar zaie makro-ukuiluen ezarpena eta esnearen prezioaren beherakada, kostutik beherago ezartzen baitute. Honengatik eta aprobetxatuta Kaparrotzun makro-etxaldea ezartzeko baimenak eman dituela Nafar Gobernuak EHNE sindikatuko Fermin Gorraizekin hitz egin dugu gaukoan. Aldaketak ez badira gertatzen 400 abeltzain familien ustiategiak […]

Muskilda gurea da! Zaraitzuarren oihu ozena

Bere garaian artzapezpikutzak alderdi popularrak sustatutako legedi bat aprobetxatuz zenbait eraikin eta lur inmatrikulatu egin zituen. Horietariko bat Muskildako baseliza eta berari atxikita dauden zenbait soro leudeke. Ikerketa egin ostean zaraitzuarrek salatu egin zuten ekinaldi hau, baseliza berez herriarena dela argudiatuz. Lehen instantzian epaileek onartu bazuten ere Nafarroako Auzitegi Nagusiak orain artzapezpikutzari eman dio arrazoia. […]

Maskoten osasuna bermatzeko gurpildun gaineko albaitaria

Hala definitu genezake GureVet albaitaritza mugikorra. Hauxe, Teresa Etxarri mezkirztarra abian jarri duen lan-proiektu berria. Herriz herri joanen da eskariak iristen zaizkion ahala gure etxeko animaliei beharrezkoa duten arreta emateko. Jada, lehenago egiten zuen lan hori behar den bezala eraiki eta martxan jarri du, horretarako Cederna-Garalur eta Gupirinioko lagunen laguntza ezinbestekoa izan duela gaineratu digu. […]

Artzibarreko Herbarioa egiten dabil Kattalin Barberrek

Konfinamenduan hasi zen gure hurrengo gonbidatuak bere herbarioa egiten. Zaraguetako inguruetatik egindako paseotan hasi zen jabetzen ibarrak zer nolako landaredi-ondarea zuen eta jasotzen hasi zituen. Gonbidatu hori Kattalin Barber dugu eta jada 58 espezie desberdin ditu sailkatuak. Berak aipatu digunez, proiektua baino prozesu bat da, berari lagungarri izan zaiona bere ingurua hobeto ulertzeko. Gainera, herbario […]