Rett sindromeari ikusgarritasuna emateko liburua aurkeztuko dute gaur Agoitzen

“Aprender a bailar bajo la lluvia” du izenburu liburu honek eta Maider Zubikarai Larraza da idazlea, zeina bere alaba den Maialenekin izandako esperientzia ekartzen du bere barnean. Maialen Rett sindromedun neska dugu, gaixotasun arraroetako bat eta horrek suposatu zuena dakar gogora Maiderrek liburu honekin. Aurkezpena dela eta berarekin izan gara eta berak aipatu digunez bere […]

Botanika erakusketa martxan Agoizko Argazkilari Taldearen eskutik

15 lagun biltzen dituen Agoizko Argazkilari taldeak erakusketa berri bat jarri du martxan Agoizko Kultur etxean. Botanika izenburupean talde honetako 9 lagunek euren ikuspegi berezia plazaratu nahi izan dute, ostiraletan egindako irteeretan ateratako argazkiekin. Aurtengo erakusketako gaia Agoitz Loretan jaialditik hartu zuten, hori izan baitzen ideia honen pizgarri.  Ostiralean irekiera ekitaldi arrakastatsua izan zuen erakusketa […]

“Cantando bajo las balas” antzezlanaren estreinaldia larunbata honetan Agoitzen

Asier Anduezak gidatutako eta Ane Gabareinek antzeztutako “Cantando Bajo Las Balas” antzezlana estreinatuko da larunbatean Agoitzen. Millan de Astrayren figura oinarri hartuta umorezko antzezlana bat ondu dute, zeina azken ukituak eta eszenografia Agoitzeko Kultur etxean amaitu duten. Agoitzeko herriarekiko esker onez, estreinaldia doan eskainiko dute eta hori larunbatean izanen da, arratsaldeko 18.00etan. Estreinaldia aitzakitzat hartuta […]

Auritzen eskainiko dute “Soy Decente” antzezlana Agoitzeko Pentsionisten Elkartekoek

4 urte dira Agoizko Pentsionisten elkartean zenbait lagun batu eta antzezlanak egitera animatu direnak. Aurten “Soy Decente” antzezlana ondu dute eta handik eta hemendik eraman dute. Agoitzen 445 lagun izan ziren obra ikusten eta Irunberrin 100 inguru.  Barrea ziurtatua dugu obra honekin hala adierazi digu gaurkoan Agoizko Pentsionisten elkarteko kidea den Bittori Itxaso Paternainek. Larunbata […]

“Aguila Negra” liburua aurkeztuko du Iñaki Zugarrondok Agoitzen

Larunbatean arratsaldeko 19:00tan izanen da hitzordua Agoitzeko Kultur etxean izanen da. Vasconum eleberriaren ostean bigarren proiektua da “Aguila Negra” eleberria eta Antso VIIa erregea du protagonista. Eleberrian kokapen historikoak eta gertaera historikoek pisu handia dute, pertsonaia beraren ertzak ezagutzera eramanen gaituelarik.  Aurkezpena dela eta gaur Iñaki Zugarrondorekin izan gara eleberria eta idaztera bultzatzen duena ezagutzen. […]

Gendulain eta San Roman bake leku inguruan eskultura bat kokatzeko lehia Agoitzen

Urte batzuetatik hona Gendulaingo despoblatua eta San Roman Baseliza Bake leku bilakatzen dabiltza eta Agoitzen piztu den lehia lasai egon zaitezte lehia artistikoa baita. Bertan arkeologi lanak egin izan dira eta eremua memoria gune bilakatzeko eskultura baten beharra aurreikusi egin zuten Hideako lagunek Aranzadi Zientzia Elkartekoekin eta Agoitzeko udalarekin batera. Hau dela eta, Innova diru-laguntzetara […]

Palestinari begira ipiniko gaituzte “Microvoces” mikroantzerkiekin

Metamorfosis proiektuak eta Anerk elkarteak dinamizatutako proiektua dugu “Microvoces” . Gai bat ardatz hartuta gazteekin batera 4 mikro-antzerki taularatuko dituzte gaur eta bihar Agoitzeko Kultur etxean. Gaia Palestina izanen da, genozidioaren salaketa ertz eta azpigai desberdinetatik abiatuta. Proiektu honen inguruan aritu gara Anerk Elkarteko Saioa Arizkurenekin. Berak helarazi digu gerturatzeko gonbidapena.   Saioa Arizkuren Irati […]

Garei kolektiboko artisauek Gabonetako Azoka antolatuko dute abenduaren 5etik 8ra Aribeko Garean

Hilabete batzuk dira eskualdeko 6 artisauek Aribeko Garean azoka bat instalatu zutenetik. Hilabete hauetan bisitari eta erosle dexente pasa dira bertatik eta jada gabonen atarian gaude. Hau aitzakitzat hartuta Garei Kolektiboko artisauek Gabonetako Azoka antolatu dute bertan, euren produktuak oparitu ditzaten eskatuz. Azoka honetarako eskaintza berezia egin dute, hizki-zopa bat betea eramanda sari eder baten […]

Zine ziklo moduan itzuliko da Ukerdi Izabara

3 urteren ostean itzuliko da Izabara Ukerdi Mountain Fest jaialdia, jaialdia baino zine-ziklo modura. Denbora arazo bat dela medio zine zikloa izanen da baina datorren urtetik aurrera ohiko jaialdi itxura berrartuko du. Zine zikloa larunbata eta igandean izanen da Izabako zineman. Hau ikusita Nive Mendiakeko Alberto Urtasun izan dugu gaur gurean eta berak azaldu digu […]

Igandean eskainiko dute Perfecta antzezlana Agoitzen

La Perfecta antzerki konpainiak bere lehen obra den Perfecta antzezlana taularatuko du igandean Agoitzen, arratsaldeko 19:00tan. Konpainia bezala denbora gutxi daraman arren eskarmentu handiko zuzendari bat dauka, Sario Tellez, 1995etik dabilena antzerkia egiten. Berarekin batera Manuela Alonso dabil antzezle eta dramaturga moduan eta bere bizipen propioetatik abiatuta eraiki dute obra hauxe. Gorputz normatibotasunak eragiten duen […]