Egun On, Auñamendi! Biela y Tierra liburua eta Estatu Batuak eta armak Hala Bedin

Saioa Biela y Tierra egitasmoa aurrera atera zuten Edurne Caballero eta Ana Santidrian izan ditugu, gaur honen inguruko liburua aurkeztuko baitute Jaurrietan. Ondoren, Ander Morazak Hala Bedin eginiko kolaborazioa ekarri dugu, Estatu Batuak eta Armak binomioa lantzen duena. Izenburua: Ekainaren 7ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Euskalerria eta Xorroxin irratietara bisita eta ekintzailetza diru laguntzak

Gaurko lehen geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu bertako kronika pasatzen. Bigarrena, Euskalerria irratian egin dugu geldialdia Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan. Bukatzeko, Gupirinioko Naia Sanchez izan dugu ekintzailetza eta mikro-enpresei zuzendutako diru-laguntzen inguruan solasean. Izenburua: Ekainaren 6ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Ekintzaile eta mikro-enpresendako diru-laguntzen ingurukoak azaltzeko informazio bilkurak Ariben eta Espartzan

Nafar Gobernuak Pirinioko Planaren baitan diru-laguntza deialdia luzatu du ekintzaile eta mikro-enpresei zuzendurikoa. Osotara 940000 euro inbertituko dituzte diru-laguntzaren bueltan eta honen nondik norakoak azaltzeko bi informazio bilkura eginen dituzte, ekainaren 8an Ariben arratsaldeko 17:30tan eta ekainaren 14an Espartzako Mukurzuria kanpinan goizeko 11 etan. Hau guztiaz solastu gara Naia Sanchez Gupirinioko kidearekin. Informazio gehiago: GUPIRINIOA […]

Burgi eta Mauleren arteko harremanak sendotuko ditu larunbateko senidetzeak

Ainariak direla edota mugakide diren eremuak izanik historian zehar harreman estua izan dute Maulek eta Erronkariko ibaxa. Harreman hori sendotzeko eta elkarlana sustatzeko Maulek senidetze ekimena jarri zuen abian eta larunbat honetan izenpetu eginen da senidetze ofiziala festa baten bueltan. Honetaz solasteko Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalde izan dugu gurean.  

Egun On, Auñamendi! Amaiurraldia, Erronkari-Maule senidetzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan igandeko Amaiurraldia bergogoratzeko Nafarroa Berriz Altxako Joseba Compains lagunarekin izandako elkarrizketa ekarri dugu. Ondoren, Burgi/Erronkari Ibaxa-Maule senidetzeaz solastu gara Burgiko zinegotzia den Ainhoa Elizalderekin. Bukatzeko, Julian Gabas bisitatzera joan gara bertako azken ordua pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 3ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu

Egun On, Auñamendi! Aimarrendako Txirrinda bat eta Auzolotsak

Saio honetan Aimarrendako Txirrinda bat elkartasun kanpaina ezagutu dugu Ricardo Galanen eskutik. Ondoren, Xanti Begiristainen auzolotsekin jarraitu dugu, gaurkoa Ezbeharra zuela izenburutzat. Izenburua: Ekainaren 2ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Aimar Galanen aldeko elkartasun uholdea

Ainariak institutuko irakasle batzuk abian jarri zuten elkartasun kanpaina Aimar Galanekiko. Behar bereziak dituen gaztea dugu AImar, Gardeko bizilaguna bera eta DBH 4. mailako ikaslea. Kanpainaren helburua Aimarrendako egokituta legokeen txirrinda elektrikoa eskuratzea zen eta hauek duten prezioak ikusita jarri ziren martxan. Kanpaina Crowdfunding bidez ere egin zuten eta apenas 3 egunetan lortu zuten behar […]

Egun On, Auñamendi! Lurraren defentsa Hala Bedin eta Karrape irratia

Gaurkoa Hala Bedi irratian Mikel Oterok egindako kolaborazioarekin hasi gara AHTa eta lurraren defentsa ardatz zuela. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak Leitzaldeko kronika pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko

Egun On, Auñamendi! Aralar irratia eta Lauarin Dantza taldearen ZuBi emankizuna

 Astearte honetan Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun bertako kronika pasatzen. Ondoren, Lauarin Dantza taldeko Maite Txurruka izan dugu ZuBi dantza ikuskizunaz solasean, larunbat honetan antzeztuko baitute Auritzeko Kultur etxean. Izenburua: Maiatzaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko