Xantiren auzolotsak, 15.atala: Ezbeharra
Gaur Xanti Begiristainen txanda izan da eta berriz ere Auzolotsez mintzo behar izan da. Gaurkoan Ezbeharra izenburudun auzolotsa ekarri digu. Entzun!
Gaur Xanti Begiristainen txanda izan da eta berriz ere Auzolotsez mintzo behar izan da. Gaurkoan Ezbeharra izenburudun auzolotsa ekarri digu. Entzun!
Ainariak institutuko irakasle batzuk abian jarri zuten elkartasun kanpaina Aimar Galanekiko. Behar bereziak dituen gaztea dugu AImar, Gardeko bizilaguna bera eta DBH 4. mailako ikaslea. Kanpainaren helburua Aimarrendako egokituta legokeen txirrinda elektrikoa eskuratzea zen eta hauek duten prezioak ikusita jarri ziren martxan. Kanpaina Crowdfunding bidez ere egin zuten eta apenas 3 egunetan lortu zuten behar […]
Gaurkoa Hala Bedi irratian Mikel Oterok egindako kolaborazioarekin hasi gara AHTa eta lurraren defentsa ardatz zuela. Ondoren, Karrape irratira joan gara Unai Zabaletak Leitzaldeko kronika pasa zezan. Izenburua: Ekainaren 1eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Astearte honetan Aralar irratia bisitatzen hasi dugu, zeinetatik Martin Juanena aritu zaigun bertako kronika pasatzen. Ondoren, Lauarin Dantza taldeko Maite Txurruka izan dugu ZuBi dantza ikuskizunaz solasean, larunbat honetan antzeztuko baitute Auritzeko Kultur etxean. Izenburua: Maiatzaren 31ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Larunbata honetan izanen ditugu Lauarin dantza taldeko kideak ZuBi emankizunarekin Auritzeko Kultur etxean, Auñamendiko Antzerki Zikloaren baitan. Zuhaitza, Bizitza, Ilargia, Natura,… gugan duten eragina lantzen duen dantza-musika- bideo emankizuna dugu eta gaurkoan honen inguruan Lauarin Dantza Taldeko Maite Txurruka izan dugu gurean. Bonuak eskuratzeko edo informazio gehigarria jasotzeko 667 974106 telefonoan duzue aukera. Ikuskizunaren teaserra
Gaurko lehen geldialdia Xorroxin irratian egin dugu zeinetan Julen Zelaieta izan dugu bertako kronika pasatzen. Bigarrena, Euskalerria irratian egin dugu geldialdia Haritz Pascualek bertatik kronika pasa zezan. Bukatzeko, Auñamendiko Bitxiloreetako Mikel Albisu izan dugu Auñamendiko Antzerki Eta Ibilaldi zikloaz mintzatzen. Izenburua: Maiatzaren 30eko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Ekainaren 4an hasiko da aurtengo bigarren Auñamendiko Antzerki Zikloa. 5 emankizun izanen dira osotara eta larunbat honetan izanen du lehen hitzordua ZuBi emankizunarekin. Ez hori bakarrik, egun osoko egitaraua betetzeko emankizunen goizetan Ibilaldi zikloa antolatu dute. Bost emankizunetarako bonuak atera dituzte, guztietara joan zaitezke 25 euro ordainduta. Lehendabiziko lau emankizunak Auritzeko Kultur etxean izanen dira […]
Xeiak hasi dira gure zonaldean, Hiriberriko Xeiekin eta eurak bisitatu ditugu Leire Arrese lagunaren eskutik. Ondoren, Hala Bedi irratiko lagunek Ziburuko azokaren inguruan Ladix Arrosagarairekin izandako elkarrizketa ekarri dugu. Bukatzeko, Julian Gabas izan dugu Erronkariko azken unekoak aipatzen. Izenburua: Maiatzaren 27ko saioa Iraupena: 2 ordu 30 minutu Klikatu hemen saioa jeisteko
Artelanarekin hasi dira Hiriberriko Xeiak. Lan horien artean Leire Arresek tartetxo bat eman digu berarekin egoteko eta Xei hauetan izanen ditugunak errepasatzeko. Leirek aipatu bezala giro ona ez da faltako eta bertaratu gaitezen dei egin digu. Leire Arrese Irati irratian
Gaur berriz izan gara Mari Mar Agos gure liburuzain maitearekin. Gaurkoan irakurle taldearen balorazioa egin dugu asteartean amaitu baitziren ikasturte honetako saioak, Virginie Despentesen King Kong Teoria liburuarekin. Ondoren, ekainaren 15ean udako ordutegia hasiko dela bergogorazi digu. Mari Mar Agos Irati irratian