Euskaraldiaren errepasoa Idoia Zabaltzarekin

Euskararen inguruko gaiak lantzen ohi ditugu Idoia Zabaltza euskara teknikariarekin izan ohi dugun kolaborazioetan. Gaurkoak Euskaraldiaren ekuatorea zeharkatua harrapatu gaitu eta egitasmo honek emandako datuen eta ekimenen errepasoa egin dugu. Auñamedi aldean 126k eman dute izena ahobizi eta belarriprest gisa, Agoitzen aldiz 138k. Hainbat ekimen egin dira Euskaraldia girotzeko oso harreman ona izan dutenak. Idoia […]

Euskaraldian umoreak eginen du Ztandap Pirinioetan

Euskaraldiaren bueltan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai izanen ditugu bere umorezko obra berriarekin Nafar Pirinioak zeharkatzen. Ztandap du izenburu emankizun berri honek eta Luze edo Motzen ostean prestatutako bakarrizketa dugu. Egunerokoan emakumezkoen aferak eta egoerak umore puntu batekin lantzen ohi dituzte. Gaur, maiatzaren 15ean Aurizberrin, bihar Zubirin eta maiatzaren 24an emankizun berri honetaz gozatu dezakegu. […]

Aurkeztu dute Auñamendi eskualdeko Euskaraldiko hamaikakoa

Bi astetan behin izan ohi dugu Idoia Zabaltza euskara teknikariaren kolaborazioa. Gaurko honetan maiatzean izanen den Euskaraldia izan dugu hizketagaia, asteburuan aurkeztu baita jendaurrean bideo baten bitartez Euskaraldia hauspotuko duten lagunen hamaikakoa. Hauxe da Euskaraldian Auñamendiko hamaikakoa: E – Irkus Robles Arangiz margolariaU – Ibai Azanza Burusko txirrindulariaS – Maddi Barber Gutierrez zinemagileaK – Izaskun […]

Martxan da 2025 Euskaraldirako rol aukeraketak

Udazkenetik udaberrira aldatu dute Euskaraldia euskararen erabilera sustatzeko ekinbide soziolinguistikoa. Jada martxoaren 15etik aurrera gure rolak aukeratzeko aukera dugu. Maiatzaren 15etik 25era zein konpromisoa izanen dugun aukeratu beharko dugu gure rolak hautatzeko, Ahobizi edo Belarriprest. Izen ematea irekia den honetan Euskaraldiko Nafarroako Koordinatzailea den Nora Gonzalez Goñi izan dugu ekinaldia aurkezten.   Euskaraldian izena emateko […]

Euskaraldiaren izen ematea Goxaldiarekin abiatuko da martxoaren 15ean

Bi urtetan behin izan ohi den ariketa kolektiboa dugu Euskaraldia. Aurreko edizioetan udazkena aukeratu izan zen Euskaraldia bera garatzeko, aldiz, aurten udaberria izanen du garaia, zehazki maiatzaren 15etik 25era. 16 urtetik gorako norbanako bakoitzak martxoaren 15etik aitzin erabaki beharko du Ahobizi edo Belarriprest rola hartuko duen, betiere argi edukiz zein izanen diren rol bakoitzaren bereizgarriak. […]

Pirinioetako DBHko ikasleen topaketekin konexioa

Gaur Pirinioetako DBhko ikasleak Erronkarin batu dira zenbait dinamika aurrera ateratzeko. Egun osoan zehar euskaraldia aprobetxatuz zenbait joku eta lan egin dituzte elkarrekin. Egunaren errepasoa egiteko Naroa, Selma eta Amane izan ditugu gurean. GORA PIRINIOA ETA EUREN GAZTEAK!    Naroa, Selma eta Amane Irati Irratian:

Euskaraldia prestatzeko makinaria martxan

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izanen da Euskaraldia. Euskararen erabilera eta ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboa. Hori prestatzeko gaur arratsaldeko 19tan Etxabarrengoan batzar irekia deitu da batez ere bi aste horietan egonen dena. Honi buruz solastu zaigu Idoia Zabaltza euskara teknikaria.     Idoia Zabaltza Irati Irratian:  

Egun On, Auñamendi! Neurogarapena eta hezkuntza, Covid gakoak eta Euskaraldiaren balorazioa

Gaurko saioa neuro-garapenaz eta hezkuntzaz solasten hasi gara Eloy Capapay terapeutaren laguntzarekin. Ondoren, Elhuyar fundazioko Ana Galarragak Covid 19aren gakoak ekarri dizkigu. Gaurkoan, gaitzaren berrinfekzioetaz solastu zaigu. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Euskaraldiaren balorazioa egiten. Izenburua: Abenduaren 10eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Agoitzen Sarean euskaraz eta Euskaraldia

Kolaborazio zahar bat berreskuratu dugu, Idoia Zabaltzarena alegia. Gaurkoan bi kontu ekarri dizkigu, alde batetik Agoitzen izanen den ikastaro baten inguruan hitz egin digu. Sarean euskaraz du izena ikastaro horrek eta gazteei zuzendua da, interneten euskara sustatzeko ahalegina bat izango zena. Bestetik, geroz eta gutxiago geratzen da azaroa amaierarako eta hantxe izanen da Euskaraldia, beraz […]

Egun On, Auñamendi! Auzperriko liburutegia, pilotarien egoera eta sarean euskaraz egitasmoa

Gaurko saioan Auzperriko liburutegian izan gara Mari Mar Agosen eskutik bertako nobedadeak ezagutzen. Gaurkoan sortzear den Irakurle taldeaz aritu gara. Ondoren, Naiz irratikoek Mikel Larunbe pilotarien ordezkariari eginiko elkarrizketa ekarri dugu gurera. Bukatzeko, Idoia Zabaltzarekin izan gara Sarean euskaraz ikastaroaz eta Euskaraldiaz elekatzen. Izenburua: Urriaren 15eko saioa Iraupena: 2:45 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko