Etorkizuneko hirigintzan eta bizitzan gazteen ahotsa kontuan hartzeko prozesua abiatuko du Agoitzeko udalak

Nafar Gobernutik eratorritako partida bat zela Agoitzeko udalak hirigintza jasangarriaren inguruan parte-hartze prozesua abiatuko du ostiralean gazteen ahotsa entzun eta ideiak jasotzeko. Gazteak aukeratu dituzte ardatz, haiek baitira etorkizuneko Agoitz hori disfrutatuko eta kudeatuko dutenak. Azaroaren 9a bitarte lan saio desberdinak eginen dituzte Mikel Baztan bidelagun dutelarik, zeinetan ideiak plazaratu eta baloratu eginen diren, prozesua […]

Gazteriarekin eginiko lanketaren jarraipena martxan jarriko du Erroibarrek

Iaz hasitako bidetik jarraituko dute aurten Erroibarren. Auritzeko udalak abiatutako prozesuaren arrakasta ikusita Erroibarko udalak ere gazteekin lan egiteko hautua egin zuen eta Artelan kontsultoriarekin batera hasi ziren korrika prozesua gauzatzen. Hilabete zenbait eman zituzten ibarreko gazteekin lanean, udala eta gazteen arteko zubiak eraiki nahiean eta baita hauen beharrak ezagutzen ere. Prozesua bera garaipentzat har […]

Artelan: Komunitatea eraikitzen laguntzeko erreminta

Gaurkoan Komunitate enegertikoak izan ditugu hizketagai Artelan-eko kidea den Oihana Lorearekin. Hori ez ezik parte-hartzea hitz larritan eta batez ere komunitatea dira bere jardunaren helburu eta tresna. Urtebete darama Oihana Artelan egitasmoari lotuta lanean baina urte bizi eta emankorra izan da.  Ostegun honetan hitzaldi informatibo bat izanen da Ariben arratsaldeko 17:30etan udaletako teknikoendako eta 19:00 […]

Udal plan estrategikoa eratzeko parte-hartze prozesua abiatu dute Artzibarko udalak eta bizilagun talde batek

Artzibar Pirinioan/Aurrepirinioan kokatuta dagoen ibarra bat da. 262 lagunek osatzen dute bere populazioa 18 kontzeju/udaletan banatuta. Azken 20 urteetan poblazioa mantetzea lortu duten arren, egoera irauli nahiean udal plan estrategiko bat martxan jarri nahi dute. Honetarako bertako bizilagunen parte-hartze eta laguntza baliatuz eramanen dute aurrera. Parte-hartze prozesu honetan udalak eta hainbat bizilagunek talde eragilea sortu […]

Egun On, Auñamendi! Prozesu parte-hartzailea Artzibarren eta 30 urte 30 taupada

Gaurko saioa Artzibarren hasi dugu, bertan udal plan estrategikoa eraikitzeko prozesu parte-hartzaile bat jarri dute abian. Prozesu horren gidaritza daraman lan taldeko Kattalin Barberrekin izan gara solasean. Ondoren, Garraldara gerturatu gara Gonzalo Santomárekin egotera, 30 urte betetzen baititu argazkilari profesionala bezala eta erakusketa bat antolatu du hori ospatzeko. Izenburua: Abuztuaren 9ko saioa Iraupena: 2 ordu […]

Egun On, Auñamendi! Elikadura subirautza, emakumeen parte-hartzea eta Erronkariko konexioa

Ostiral honetan biharko Pirinioko Emakumeen topaketak ardatz hartu eta bertan izanen diren bi hizlari/dinamizatzaile izan ditugu. Lehena, Gotzone Sestorain nekazaria zeina biharkoan elikadura burujabetzaz hitz egiten egonen den. Bigarrena aldiz, Mauge Cañada izan dugu solasean, parte-hartzeaz eta emakumearen garrantziaz. Bukatzeko Juan Pito Bentara joan gara Julian Gabasen ahotik Erronkaribarko kronika jasotzera. Izenburua: Ekainaren 11ko saioa […]

Parte-hartzea eta elikadura subirautza landuko dituzte Pirinioko Emakumeen topaketetan.

Pirimakume sareak antolatu ditu larunbat honetarako Pirinioko Emakume topaketak. Hauen baitan Elikadura subirautza eta parte-hartzea izanen dituzte hizpide. Bi gai hauek landuko dituzten emakumeak izan ditugu gaur gurean, Gotzone Sestorain nekazaria eta Mauge Cañada dinamizatzailea. Amesten dugun Pirinioa irudikatzen jarraituko dute!   Gotzone Sestorain Irati irratian Mauge Cañada Irati irratian