Landa Eremuko Emakumeak batzeko ekimen andana antolatu ditu Berdin Bizik

Urriaren 15a Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu eta aldarrikatu egiten da. Hau aitzaki hartuta Aezkoa, Artzi, Erroibar eta Orotz Beteluko Berdin Bizi berdintasun zerbitzuak ekitaldi mordoa antolatu ditu, zonaldeko emakumeak batu eta elkarrekin saretzen jarraitzeko. Ezaugarri propioak eransten zaizkio emakumeen egoerari landa eremuan eta horregatik ekimen propio eta bereziak landu behar dira lanketak egiterako […]

Argi Akelarre saioak Pirinioetako emakumeak elkartzeko

Estibaliz Rudi Izuraren gidaritzapean eta Gizarte Zerbitzuen mankomunitateak diruz lagundurik 8 saioetako emakume topaketak eginen dira Pirinioetan zehar. Argi Akelarreak deitu diete elkartze hauei eta berez emakumeen elkartze eta ahalduntze egitasmoak dira 8 saioetan zehar landuko dena. 500 urte isilpean gordetako ohitura berrartu eginen da Akelarreena, berez naturaren eta norbanakoen zikloak ospatzeko elkargoak zirela. Lehendabiziko […]

Emakumeon eta Politikan Parte Hartzen duten Foroak zaintzaren inguruan hausnartzen ekingo diote ikasturteari

Iazko saioetan Berdintasunaren espejismoa suntsitzen aritu ziren emakumeak elkarlanean INAIk antolatutako foroetan. Bataz beste 12 emakume batu izan ziren saio hauetan eta aurten errepikatu eginen dira, Zaintza gai nagusitzat hartu. Foro hau Emakumeon foroa eta Politikan Parte Hartzen duten Emakumeen elkargoa batzetik sortu zen eta emakumeei zuzenduta daude. Aurtengo lehendabiziko saioa Jaurrietan (Eaurtan) eginen dute […]

Indarkeria matxistaren aurkako oihu ozena Aribeko elkarretaratzean

Eskualde osotik etorritako hamarnaka lagun batu ziren Berdin Bizi berdintasun zerbitzuak eta Aezkoako Gazte Asanbladak deituriko mobilizazioan. Ostiralean jakinarazi zuten Aezkoako emakume batek eraso matxista bat jasan eta salatu zuela eta horri erantzunez abiatu zuten mobilizaziorako deia.  Mobilizazioaren helburua erasoa bera gaitzestea eta bide batez erasotuari babesa agerraraztea izan zen. Bertan Nere eta Blancak Berdin […]

Aetz batek jasotako eraso matxista salatzeko elkarretaratzea izanen da gaur Ariben

Ostiralean zabaldutako komunikatuek aditzera eman zuten Aezkoako emakume batek eraso matxista bat jaso zuela. Honekin batera aktibatu egin ziren eskuragarri zituzten zenbait ekimen. Alde batetik, Aezkoako Gazte Asanbladak erasotuarekin harremanetan zelarik Berdintasun zerbitzura jotzea hobetsi zuten gertaera publiko egin zedin eta salaketa hori publikoa egin zedin. Berdin Bizik eta Aezgak komunikatu bat atera zuten gertaeraren […]

Emakumeek oholtza hartuko dute beste behin ere Neskak Blues Rock jaialdian

9. edizioa izanen du aurten Urzainkin ospatzen den Neskak Blues Rock jaialdia. Emakumeei oholtzan garrantzia eman eta kalitatezko musika landa eremura gerturatzeko ideiarekin sortutako jaialdi honek urtero ehundaka lagun biltzen ditu Urzainkiko herrian. Aurten gertuko bi talde izanen dira taula gainean, No More Blues iruindarrak eta Jardin Infierno bizkaitarrak. Honen inguruan solasean aritu gara beste behin […]

Amatxi Maitia liburuaren aurkezpena izanen da gaur Ariben

Apirilean Agoitzen aurkeztu bazuten ere Kati Leatxe Aristu eta Estitxu Larrea Leatxe Amatxi Maitiaren aurkezpen birarekin darraite. Gaur Aezkoako Gazte Asanbladakoak bidelagun dituztelarik burutuko dute eleberriaren aurkezpena.  Amatxi Maitia Ritual proiektutik eratorritako gazteei zuzendutako eleberria da, 15 urteko Iradi gaztea protagonista delarik. Ritualen jasotako zenbait istorio eta kontakizun harilkatzen ditu eleberriak eta emakumeek bizitakoak bikain […]

Jaietan izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek

Igande goizaldean izandako eraso sexuala gaitzetsi dute izabatarrek igande honetan udalak deituriko kontzentrazioan. Goizeko 6:30ak aldera gertatu zen erasoa eta bertan zeuden gazteek artatu zuten lehendabizi erasotutako emakumea beharrezko laguntza emanez. Honen jakitun eta Berdintasun zerbitzuarekin landutako protokoloaren ondorioz udalak martxan jarri zuen eraso sexisten inguruko protokoloa, emergentziazko udal batza eginez eta komunikatua plazaratuz, biktimari babesa […]

Aurrepirinioko emakumeen istorioak harilkatuta Amatxi Maitia eleberria aurkeztuko dute Agoitzen

15 urteko Iradi gaztea protagonista duen eleberri honek Ritualen jasotako emakumeen ixtorioak biltzen ditu gazteei zuzendutako nobela baten antzera. Kati Leatxe Aristuk maisutasunez harilkatu ditu istorioak eta aurre-pirinioko edozein herritan koka daitekeen nobela gauzatu du. Ilustrazioa Estitxu Larrea Leatxek egina izan da, hasiera batean ilustrazioak indarra hartu bazuen ere, kollage eta garaiko argazkiekin jolasten atondu […]

Etorkizuneko Agoitzeri 110 mezu argi berdintasunari bidea ematen jarraitzeko

Karekin Kulturak , Haiak Creativas Audiovisualesek eta Agoizko Udalak elkarlanean eraikitako Kapsula proiektuak mugarria izan zuen pasa den martxoaren 18an. Berdintasun mezuak jasota eta tarte batez erakusketa dinamiko batean jarririk Kapsula barrura sartu eta itxiera ekitaldia egin zuten. Orain balorazioa egiteko parada heldu da eta horretarako izan dugu Kati Leatxe gurean. Katik adierazi digun moduan […]