Lakabeko Mitxoletako lagunak irratira etorri dira euren lanak aurkeztera

Ze jator eta fin aritu diren euren lanak aurkezten Haizea, Aratz, Kora eta Aiora, Lakabeko Mitxoleta eskolan bada komunikazio eta irratigintzarako harrobia. Gaurko saioan pelikano arraina, Antso VII, koralak, txakurrak, elektrizitatea, zelulak, izurdeak eta uhandreak izan ditugu solasgaiak. Honen ondotik, hezkuntza proiektuko bidelaguna den Nahia izan dugu hezkuntza proiektura jendea animatzeko. Milesker lagunak goiz zoragarri […]

50. zenbakira heldu da Bidankozarte aldizkaria

Bidankozarte aldizkaria 50. zenbakira heldu berri da. Bertan Bidankozeko historia, toponimia, kuriositateak,… lantzen ditu. 76 biztanle baditu ere historiak 50 ale hauendako eta gehiagorako izan baditu eta horiek denak jaso eta eskaintzeaz arduratzen da Gotzon Perez Artuch. Oikonimia lanketa batean lagundu izanagatik eta Burgiko La Kukulako lagunen lana ikusi eta gero okurritu zitzaion Bidankozarte proiektua […]

Otsagabiako berriak: Agate deuna eta Paxkal Irigoienen bisita

Gaur berriz izan dugu Otsagabiako Eskolan komunikazio tailerrean dabilen Ximel Senberoiz Moso laguna. Gaurko kolaborazioan Agate Deunan bertan bizitakoak eta Paxkal Irigoien musikariaren bisita kontatu digu. Komunikazio alorrean harrobi majoa dagoela erakusten du honek, milesker berriz ere Ximel!   Paxkal Irigoienen bisitaren harira eskolakoek eginiko artikulu eta argazkiak: Otsagabiako Eskola-Paxkal Irigoien   Ximel Semberoiz Moso […]

Mikel Zabalzaren torturapeko erailketa gogoratzeko ekitaldiak prestatzeko bilera irekia deitu du Mikel Zabalza Gogoan herri plataformak

Mikel Zabalzaren inguruko kasuan egia, justizia eta erreparazioa eskatzen darraite bera atxilotu eta torturapean erail zutenetik. Horretarako sortu zen Mikel Zabalza Gogoan herri plataforma eta urtero oroimen ekitaldiaren dinamizazioaz eta egikaritzeaz arduratu da, betiere bertako lagun askoren lanaren laguntzaz. 20. urteurrena berezia egin zuten eta aurtengoan ere mugarria izan dadin lanean jarri dira eta horretara […]

Pirinioetako AEK-ak 40 urte egin ditu gure lurraldea euskalduntzen

40 urte pasa dira Iosu gazte batek Pirinioetara helduen euskalduntzea bultzatzera gonbidatu zutenetik. Apurka-apurka hasi zen AEK gorpuzten eta gaur egun 16 talde eta 160 ikasle dira Pirinioetako AEKren bueltan euskara ikasten dabiltzanak, Esteribarretik hasita Erronkariraino, Agoitzera ere heldu egiten direlarik. Hau ospatzeko zenbait ekimen antolatu egin dituzte ikasturte honetan. Jada pasa dira Ruper Ordorikaren […]

Asteko eguraldiaren errepasoa eta asteburuko iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera aldakorra izan dugu eguraldiari dagokionean David de Andres lagunak aipatu digun moduan bere errepasoan. Ondoren astebururako iragarpenarekin sartu gara, eguraldi egonkorra dagokigu inguruaz gozarazteko aukera emanen diguna.    David de Andres Irati irratian

Nafarroako industriaren defentsan mobilizatzera deitu dute 7 enpresen komiteek

Siemens Gamesa, VW Navarra, Tasubinsa, Nano Automotive, Tenerias Omega, Sunsundegui eta BSH enpresetako komiteek modu transbertsalean Nafarroako Industriaren etorkizunaren alde ekiteko mobilizazioa deitu zuten, euren egoerei aurre egiteko ez ezik, nafartarron etorkizuna borrokatzeko gogoekin. 7 lantegi hauek 8000 langileei eragiten die zuzenki eta modu batean edo bestean beren lanetan etorkizunarekiko ezjakintasuna da nagusi. Honi aurre […]

Baziren behin 9 liburutegi eta Aurizberriko liburutegiko berriak Mari Mar Agos liburuzainaren eskutik

Elurrari aurre eginda aurrera eraman zuten aurreko ostiralean Baziren Behin 9 liburutegi egitasmoa, Artaldea liburu eta tailerrarekin. Hilabete lasaia izan ohi da otsaila liburutegian baina halere bada zer egiterik eta lanean harrapatu dugu Mari Mar Agos liburuzaina. Mari Mar Agos Irati Irratian: