Cristinas antzezlana izanen da Ariben Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko
Urriaren 15ean ospatzen da Landa-Eremuko Emakumeen Nazioarteko eguna eta honen karietara Berdin-Bizi berdintasun zerbitzuak zenbait ekimen antolatu ditu. Lehendabizikoa larunbata honetan izanen den antzezlana, Cristinas izenburu duena, TDiferencia antzerki konpainiak ekoitzia. Emakume batek bere alabari utzitako oinordekotza du hizpide umore puntua duen obra honek. Maite Redinek idatzi, zuzendu eta antzeztu egiten du, Ainhoa Ruiz bidelagun […]