Azaroaren 28 eta 29an oroitu eta egia,justizia eta erreparazioa aldarrikatuko dute Mikel Zabalza Gogoan plataformako kideek

Datorren azaroaren 26an 35 urte beteko dira Goardia Zibilak Mikel Zabalza gazte orbaitzetarra atxilotu eta euren eskuetan hil zela. Aurten urte borobila, 28an ekitaldi itxi bat eta 29an omenaldi herritarra eginen dute kasua gogoraru eta egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatzeko. 28an Auritzen izanen da hitzordua, goizeko 12etan zeinetan soilik gonbidapenen bitartez sartu ahalko den. Horretan […]

Mobilizazio deia ostalaritza kinka larrian baitago

Osasun krisiak hainbat bazter nahastu ditu. Besteak beste egoera zinez zaila bizitzen ari diren ostalaritzako lagunak izan ditugu gaur gurean, SOStalaritzako kidea den David Castilloren ahotsetik. Berak adierazi digu milaka familia direla euren etorkizuna jokoan dutenak eta honezkero Nafar Gobernuari erantzukizuna eskatzen ari zatzaio, negozio eta enpleguak mantendu daitezen. Eskakizun hau ozentzeko igande honetarako mobilizazioa […]

Esklerosi anizkoitzaren tratamendua hobetzeko laguntzaren beharra adierazi dute

Izaera anitzadun dituen gaitza da Esklerosi anizkoitza. Horren lanketan ibiltzen dira EM Nafarroako kideak. Arlo desberdinak suposatzen ditu horrek. Badira hilabete batzuk hainbat gaixoekin Madriletik etorritako exoeskeleto bat frogatzeko aukera izan zutela. Onura izugarriak suposatu zuen horrek pertsonengan eta horrelako exoeskeleto bat lortzeko bidean jarri dira Crowdfunding kanpaina baten bitartez. Honetaz solasteko bertako fisioterapeuta den […]

Makro-proiektuen azken berriak Sustrai Erakuntzarekin

Badira zenbait proiektu azken aldian albiste izan direnak. Horietariko zenbait AHT-a, Esako handitzea, Eolikoen afera, Muga Ustiategia,…Proiektu hauen inguruan erne dabiltza Sustrai Erakuntzako kideak eta gaur aprobetxatu dugu Pablo Lorente gurean zela proiektu desberdinen inguruko azken gertakariak errepasatzeko. Informazio gehiago: Sutrai Erakuntza Pablo Lorente Irati irratian.

Mikel Zabalza adiorik gabe

Donostia 2016 kultur hirirako hainbat biktimen inguruko produkzio artistikoak burutzeko deia luzatu zuten. Deialdi horretan parte hartu zuen Mireia Gabilondo, hasieratik argi zeukalarik Mikel Zabalzaren inguruko produkzioa eginen zuela. Gaurkoan, Mireiarekin izan gara obraz eta Mikel Zabalzaz mintzatzen. Berak gaineratu digunez gustora geratu zen ateratako obrarekin eta bertaratzera animatu gaitu. Mireia Gabilondo Irati irratian.

Josefina Lamberto, argidun loretxo kementsua

Josefina Lamberto, frankistek eraildako Maravillas Lambertoren ahizpa dugu. Josefina betidanik emakume borrokalaria eta kementsua izan da, batez ere oroimen historikoaren alorrean. Bizitza osoan bere ahizparen istorioa zabaltzen egon den laguna dugu eta hainbat ekinbidetan parte hartutakoa ere. Horrelako pertsonai bai dokumental bat behar zuela ohartu ziren Juan Luis Napal eta Virginia Senosiainek, aurreko dokumental baterako […]

Gartzeletako egoera eta Ibiltarien doinua

Azken asteburuan hainbat gertakari izan ziren espetxeetara bidean ziren senide eta lagunengan. Hori irmoki salatu zuten Sare Herritarrak eta Etxeratek. Isunak, dispertsioa, istripua,.. mina areagotzen duten kontuak. Espetxeetako egoerak salatu eta preso eta iheslariak etxeratzeko bidean kaleak berreskuratzeko Izan bidea ekimena jarri zuten abian. Ekimen honek atzotik doinua ere badu, “Ibiltarien doinua”, musikarien auzolan erraldoia […]

Elikadura subirautza bidean jakiak ehuntzen

Elikadura burujabetzaren bidean jarri dira zenbait lagun lanean. Horietariko bat Jone Alastuey dugu Erronkaribarreko lehendakaria eta gaurkoan Jakiak Ehuntzen egitasmoa aurkeztu diguna. Tokiko produktu eta lanketa burutzeko egitasmoa dugu gaur ezagutu duguna. Bertan, Pirinioko mahaiaz aparte, Espartzako udala, Gu Pirinioa eta Burgiko udala ditugu, Nafar Gobernuaren finantziazioarekin. Honi hasiera emateko bi jardunaldi antolatu dituzte. Jone […]