Xanti Begiristain Madotz: El Conquis ETB1en
Gaur berriz izan dugu Xanti Begiristain lagunaren bisita. Gaur ETBk euskararekiko izandako jarrera izan du aztergai bere ohiko kolaborazioan. Entzun! Xanti Begiristain Irati Irratian:
Gaur berriz izan dugu Xanti Begiristain lagunaren bisita. Gaur ETBk euskararekiko izandako jarrera izan du aztergai bere ohiko kolaborazioan. Entzun! Xanti Begiristain Irati Irratian:
Larraingoan hasitako ekimen honek Agoitz hartuko du larunbatean. Ekimen honen helburua da komunitatea eratzen jarraitzea eta nola ez aisialdi osasuntsu eta dibertigarri bat eskaintzea ere. Jada Larraingoan eta Kasedan izan dira eta harrera polita izan dute. Agoitzen jadanik 7 kuadrila izan dira parte-hartzen, oraindik duzue parte-hartzeko aukera. Zita Agoitzeko frontoian izanen duzue arratsaldeko 17:30tan. Zita […]
Hezkuntzan hainbat urtetan aritu ostean Edurne Errea Nuñok bere gorputzaren eta oro har sexologiaren inguruko ikasketak eta formakuntzak egiten hasi zen. Pixkanaka-pixkanaka hasi zen bere ideia garatzen eta gaur da eguna zeinetan sexologiaren inguruko ikastaroak ematen hasi den. Erotika, sexualitatea, desira, oro har lizunkeriarekin alderatzen ohi da baina holan ez dela erakutsi eginen digu hainbat […]
Asteburu gora-beheratsua izan dugu meteorologia aldetik. Ostiral euritsu eta elurtsua goikaldeetan, larunbata desatsegina eta igande goxoa David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Errepasoaren ostean aste hasierako iragarpenarekin sartu gara. David de Andres Irati irratian
Zura garraiatzeko modu ezezagunena bada ere garrantzi handia izan zuen lan mota honek Iratiko uren inguruetan. Valentzia aldetik etorritako zenbait langileren bitartez lortu egin zen Iratiko oihaneko enborrak Ekaiko zerrategiraino bideratzea. Langile horien iloba dugu Iker Zia zeina Burgin ekoizten den La Kukula aldizkariarendako erreportai bat koordinatu duen lan molde hau gehiago ezagutu dadin. Gaur […]
“Aprender a bailar bajo la lluvia” du izenburu liburu honek eta Maider Zubikarai Larraza da idazlea, zeina bere alaba den Maialenekin izandako esperientzia ekartzen du bere barnean. Maialen Rett sindromedun neska dugu, gaixotasun arraroetako bat eta horrek suposatu zuena dakar gogora Maiderrek liburu honekin. Aurkezpena dela eta berarekin izan gara eta berak aipatu digunez bere […]
Euskararen kontrako oldarraldiaren erdian Euskalgintzaren Kontseiluak Pizkundea ekitaldia antolatu zuen Bilbon abenduaren 27an. Euskararen aldeko elkargune honetan euskaltzaleen arteko batasuna adierazi egin zen eta bertan aurkeztu zen Euskaltzaleon Gida. Euskararen egoeraren aurrean zer nolako jarrerak izan behar dugun barnebiltzen duen gida dugu hauxe, nahiz eta bertan ezagutzen direnak jada jakinak diren. Pizkundeaz eta gidaz luze […]
Aste hasiera lasaia izan dugu hego-haizeak nabarmena izan delarik, hala gaineratu digu David de Andresek. Honen ostean asteburuko eguraldi iragarpenarekin sartu gara eta hauxe komentatu digu, entzun! David de Andres Irati irratian
Euskararen inguruko gaiak ekartzen dizkigu Idoia Zabaltzak bi astetan behin izan ohi ditugun kolaborazioetara. Gaurkoan kaleratu berri den Korrika ibilbidea izan dugu oinarri eta errepasatu egin dugu nondik nora gurutzatuko gaituen, baita zein tokitatik ez den pasako ere. Korrikari begira ere antolatzen ari diren ekimenak aipatu ditugu. Korrika aurkezpena zenbait hitzartuak daude: Aribe (Auñamendi zonaldea) […]
15 lagun biltzen dituen Agoizko Argazkilari taldeak erakusketa berri bat jarri du martxan Agoizko Kultur etxean. Botanika izenburupean talde honetako 9 lagunek euren ikuspegi berezia plazaratu nahi izan dute, ostiraletan egindako irteeretan ateratako argazkiekin. Aurtengo erakusketako gaia Agoitz Loretan jaialditik hartu zuten, hori izan baitzen ideia honen pizgarri. Ostiralean irekiera ekitaldi arrakastatsua izan zuen erakusketa […]