Gazteen munduaren ikuskera larunbatean Agoitzen

Gazteek zer nolako mundua jasotzen duten ezagutaraztea du helburu larunbatean taularatuko den Mundo Falaz antzezlana. Metamorfosis proiektuaren baitan dauden 52 haur eta nerabe izanen ditu emankizun honek protagonista, bertan bolondresak eta Bultzada Sorkuntza taldea laguntzaile izanen dituztelarik. Metamorfosis proiektua ia 3 urte daramazki lanean Agoitzen eta haur eta gazteei sorkuntzaren eta gorputz espresioen bidez euren […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Nerabezaroa eta pantailak bigarren partea

Aurrekoan hasitako haritik jarraitu egin dugu gaurko kolaborazioan, nerabeek eta euren pantailen erabileren inguruan solasean. Aurrekoan pantailak eman aurretik hausnartu beharrekoak izan genituen hizpide. Gaur aldiz, pantaila horien erabilerak nola neurtu eta nola zaindu izan dugu hizketagai. Arriskuetaz ari garenean Mirenek aipatu digun moduan Big Tech Little Victim ongi ondorioztatzen du nola dauden teknologia berri […]

Eskoletan jantoki komunitarioak ezartzeko esperientziak ezagutzeko aukera emanen dute Garraldan

Datorren astelehenean Leitzako Eskolako esperientzia ezagutzeko aukera izanen da Garraldako Eskolak antolatutako bilkuran. Bertan jantoki komunitarioa nola ezarri zuten ezagutu eta bertan bideragarria den hausnartu eginen da. Leitzan urte batzuk daramazkite egoera berri honen bueltan lanean eta oso emaitza positiboak lortu izan dituzte. Bertakoa kontsumitu, bertakoek sukaldatu eta bertako negozioetan erosi da ideia honen funtsa […]

Sexualitatea lantzeko tailerrak izanen dituzte maiatzean zehar Auñamendiko eskoletan

Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sexualitatea lantzeko tailerrak burutuko ditu 3 astez jarraian. 8 eta 15 urte bitarteko nerabeei zuzendutako tailerrak izanen dira eta Edurne Errea eta Jabi Arana sexologoak izanen dira tailer horiek garatzen. Bi talde desberdin izanen dira eta dinamika desberdinak garatuko dituzte haur eta nerabeekin lantzeko. Honen inguruko irizpideak, ideia jaso eta zalantzak […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Atzoko eta gaurko nerabezaroak, zalantzak eta gatazkak

Zenbateri entzun diegu nerabeen inguruan solasean “gu ez ginen horrelakoak”. Gaurko kolaborazioan honi eman diogu bide eta eina handi batean hori egia da, baina batez ere garaiko gizartea eta gaurkoa ez direlakoz berdinak. Garaian kalea zen hezigune garrantzitsu bat eta horrek mundu digitalak hartu dio lekua, horrek aukerak eman badie gaur egungo nerabeei beste motatako […]

Mirenen Aholkularitza Uhinetan: Kolaborazio berria aurkeztu dugu

Nerabezaroan aditua dugu Miren Cia Urrutia mezkiriztarra eta hainbatetan eduki dugu gurean eman dituen edo emanen dituen formakuntzen berri emateko. Oraingoan bere ekinaldiz izandako hartu-eman hau iraunkortu nahi izan dugu eta kolaboratzaile gisa izanen dugu aurrerantzean Irati irratiko uhinetan hamabostean behin. Nerabezaroaren inguruko zalantzak, beldurrak, kezkak,… argitzeko sortutako kolaborazioa izanen da. Uhinetan ez ezik artatze […]

Eskolako berriak, kirolak, Saioa Erdozain harakinari elkarrizketa eta hamaika kontu Garraldako ikasleen eskutik

Aurreko astean estreinatu genuen kolaborazio berri hau, bertan Garraldako DBHko ikasleek euren berriak, proiktuak, lanak eta elkarrizketak dakarzkigute maisuki gainera. Gaur hamaika kontu ekarri dizkigute, berriak, kirolak, elkarrizketak, esaerak eta kanta eskakizunak tartea direlarik. Harrobi majoa dugu irratigintzan ikasle hauen ekarpena ikusirik. Milesker berriz ere lagunak!   Garraldako ikasleak Irati Irratian

Pantailen erabilera murrizteko dekalogoa aurkeztu dute Agoitzen

Pantailak eta baliabide teknologikoak ezinbestekoak dira gaur egun gure bizitzan, baina honen erabilera okerrak egon badira eta horiek arazoak sortzen dituzte batez ere haur eta nerabeen artean, gehiegizko erabilera baitago arazo hauen atzean. Honi aurre egiteko Izaga mankomunitateko eskola eta institutuak, osasungintzak eta udalek bat egin dute pantailen erabilera murrizteko dekalogoa egiten. Hainbat arazo detektatuta […]

Garraldako Eskolan ospatutako Auñamendiko Eskole 4. topaketetan izan gara

Erro, Aurizberri, Auritz, Luzaide eta Garraldako eskoletako ikasleak batu izan dira Auñamendiko 4. eskola topaketetan Garraldan. Herrian zehar zenbait tailer eta bizipen eduki dituzte. Mineralak, eskulturak, argazkilaritza, herri kirolak, sukaldaritza, abeltzaintza,… goiz dibertigarri bat oso. Irati irratia ere gonbidatu gaituzte beren-beregi jardunaldia jarraitzera eta gainera bi kazetariren beharrezko laguntza izan dugu, Eider eta Haritza. Gonzaloren […]

Agoitzeko Aranea haur eskolak ate irekiak antolatu ditu bihar

Iaz aurkeztu zuten Aranea Haur Eskola proiektu berritua eta honezkero martxa bikainean doa. Matrikulazio kanpainaren aurretik beti egin izan ohi dute ate irekien egun bat interesa duen orok gerturatu dadin hezkuntza proiektua ezagutzeko asmoz. Bihar, hilaren 14an izanen da ate irekien eguna eta hau aitzakitzat hartuta bertako hezitzailea den Garazi Labiano izan dugu gaur gurean […]