Berdintasun politikak eta ekinaldiak sustatzeko teknikariak lanean dira

Zonaldearen behar bat asetu da, urriaren 26tik lanean baitaude Berdintasun Teknikariak Pirinioan. Bi dira eta gaurkoan Auñamendi eskualdeaz arduratzen den Amaia Abucide Aylagasekin izan gara bera ezagutzen lehendabizi eta bere lana ondoren. Berdintasun politikak garatu eta gizartean eragiteko erronka dauka. Aipatu digunez harrera bikaina izan du hemengo biztanle zein agintarien aldetik. Gogotsu dator lanerako eta […]

Irati Orreaga elkarteak euren junta berritu eta lan deialdia zabaldu du

Abenduaren 15ean izandako bilkuran berritu zituzten Irati Orreaga elkarteko karguak. 7 pertsonek osatuko dute junta berria, orain arteko lana jarraitu eta bide berriak jorratzeko intentzioarekin. Junta berrian lehendakari izendatu zuten Urrobi Kanpineko eta Garbi Txukun garbitegiko Joseba Martinez. Honekin batera elkarte beraren kudeaketan laguntzaile izanen den langile bat kontratatzeko eskaintza zabaldu zuten. Gauza guzti hauetaz […]

Txaro Beguéren “Martina el ovillo enredado de mi alma” eleberriaren aurkezpenak izanen dira Lizoain eta Luzaiden

Bere laugarren eleberria da eta narrazioa eta poesia tartekatzen ditu. Lehen aurkezpena egin eta gero bi aurkezpen itxi ditu zonaldean. Lehendabizikoa Lizoainen izanen da urriaren 27an eta bigarrena aldiz urriaren 29an Luzaiden. Gerra zibileko ondorenak utzitako bizipenak eta sentsazioak lantzen ditu idazlea den Txaro Beguék  lan honetan zehar. Bi aurkezpen hauek aitzaki hartuta berarekin egoteko […]

Txirrikiharri ekimenak kirolaz beteko du Luzaide asteburu honetan

Luzaideko hainbat enpresa elkarlanean sortutako ekimena dugu Txirrikiharri, Luzaideko udaletxearen laguntzarekin. Txirrindula, Kirola eta Harriak batzearn ideiatik sortutako kirol ekimena da eta kirol desberdinetaz gozatzeko aukera emanen digute. Menditik ibili, txirrindula edota arroila jeitsiera dastatzeko aukera emanen digu larunbata eta igandean antolatutako ekintzetan. Honen inguruan Mugarki enpresako eta Txirrikiharri ekimeneko antolatzailea den Arantxa Blancorekin solastu […]