ARTOZKI XX URTE, Julio Villanueva: “Lurraren defentsarik gabe ez dago etorkizunik”

Hori adierazi digu gaurkoan Julio Villanuevak Artozkiren inguruan solasean ari ginela. Gaur 20 urte bete dira Artozki hustu eta eraitsi zenetik. Ekainean ere 20 urte bete ziren Itoitz hustu zutenetik. Ez dugu data triste hau pasatzen utzi nahi izan gaia landu gabe eta jakinik zenbait ekimen antolatuko dituztela urrian zehar Artozkiren aldeko borrokan murgilduta ibilitako […]

Ordutegi aldaketa eta euskarazko irakurle taldea

Gaur berriz eduki dugu Mari Mar Agos Aurizberriko liburutegiko liburuzaina bere ohiko kolaborazioarekin. Gaurkoan astelehenetik aurrera arratsaldeko ordutegia izanen duela azaldu eta baita euskarazko irakurle taldea urrian hasiko dela komentatu digu ere. Mari Mar Irati irratian:

Ikasturtea irekitzear AEK-ko euskaltegietan

Euskara hurbil, zu urrun heltzeko lemapean dabiltza AEK -ko lagunak matrikulazio kanpainan buru-belarri sartuta. Horretarako zenbait informazio bilkura burutu dituzte Pirinio eta Aurre-pirinioan zehar eta kanpaina bera errepasatzen egon gara euskaltegiko irakasle den Izaskun Zabalzarekin. Berak azaldu dizkigu zein talde egonen diren gure inguruetan baita apuntatzeko zer egin behar dugun ere. Ezin ahaztu klaseetaz aparte […]

Iritzi-miritzi, Pirinioetan ze bizi? Gira ta “Vuelta” Pirinioetan

Gaur ohiko kolaborazioarekin itzuli zaigu Ainhoa Elizalde Ojer Iritzi-miritzi Pirinioetan ze bizi? atalaren barnean. Honetan Espainiako “La vuelta”-ren karietara inguruan sorturikoak izan ditu hizketagai umore finaz zipriztinduta. Ainhoak idatzitako Gira ta “Vuelta” Pirinioetan Enpresabidean Ainhoa Elizalde Ojer Irati Irratian:  

Ariak hartuko du aurtengo Aezkoako Egunaren ospakizuna

Aezkoako Egunaren 44. edizioa izanen da aurten eta Arian ospatu eginen da urriaren (irailaren aezkeraz) 15etik 17ra. Aezkoa Kultur Elkarteak antolatzen du eta Ariako bizilagun talde batekin dabiltza lanean datorren asteburuan dena bikain gera dadin. Aria herri txikia izanik kotxeak aparkatzeko aukera gutxi dute eta horretarako autobus zerbitzua prestatu dute Aribetik Ariara igoko dena, zeina […]

Asteburuan Erriberan izandako ekaitzak eta aste hasierako iragarpena David de Andresen eskutik

Asteburuaren errepasoa egiten hasi da David de Andres gaurko kolaborazioan. Fiteron, Zentronikon eta Korellan izandako ekaitzak izan ditugu hizketagai. Horren ostean aste hasierako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Asteartea(Irailak 12): Goizean eguzkia eta hodeiak tartekatu eginen dira. Iparraldeko haizea nagusi tenperaturak jeitsi eginen dira eta arratsaldean haize honek hodeiak ugaritzea ahalbidetu eta baliteke azken orduetan ekaitzak […]

Aezkoako egunaren aurreko azken xeiak ospatuko dira asteburu honetan Ariben

Aetzek xeien azken kartutxoa erreko dute asteburu honetan Aribeko Xeiekin, hauek baitira herrietako azken xeiak. Txipateroak buru-belarri egon dira hauen antolaketan eta hiru egunetako egitarau oparoa sortu dute. Gaur gurean izan dugu Imanol Ubau aribetarra egitarauaren berri ematen. Aezkoako Egunerako entrenamendu bikaina izanen da asteburu honetakoa.   Imanol Ubau Irati Irratian:

Greziako euri-jasa eta uholdeak eta asteburu honetarako eguraldi iragarpena David de Andresen eskutik

Grezian bizitzen ari diren euri-jasa eta uholdeetaz solasean hasi gara David de Andres meteorologia adituarekin, berak azaldu digu zehazki zer gertatu den. Ondoren gure eremuan zentratu eta astebururako iragarpena ekarri digu. Iragarpena: Ostirala(Irailak 8): Eguraldi goxoa orokorrean hego eta hego ekialdeko haizeek lagunduta. Tenperatura udatiarrak izanen ditugu orokorrean (28-29 gradu maximoak)Larunbata(Irailak 9): Ostiralaren tankerako eguna […]

Gaztelu elkarteak bere 25. urteurrena ospatuko du larunbatean Erronkarin

25 urte pasa dira maila lokalean politikan hasitako zenbait emakume batzen hasi zirela Erronkariko ibarreko emakumeei elkartzeko eta batzeko toki bat emateko gogoz, batu eta Gaztelu Emakume elkartea sortu zutela. Urte guzti hauetan elkartea nekaezin jardun du bertako emakumeen beharrei erantzuna eman nahiean baita beste emakume elkarteekin batera Pirinioko emakume topaketak antolatu ere. Bide oparoa […]