“Sorginak euskal kulturan: errealitate historikotik gaur egungo mitora” hitzaldia emanen du Amaia Nausia larunbatean Nagoren

 Sorginak eta hauen idealizazio mitologikoaz arituko da larunbatean Amaia Nausia Nagoren. Zenbateko egia diren dakizkigun kontakizunak eta nolakoak ziren gaur egun uste ditugun sorgin haiek. Hitzaldiaren nondik norakoak jakinarazteko izan da gurean solasten Amaia.   Amaia Nausia Irati Irratian

Desobedientzia zibilaz eta Itoitzeko urtegiaren kontrako borrokaz Julio Villanuevarekin solasaldia

Ostiral honetan desobedientzia zibilaren inguruko liburu baten aurkezpena izanen da Aribeko Aezkoako Etxean. Liburu hau desobedientzia bera burutzeko erreminta bat bezala izan nahi du eta “Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua” du izenburua. Aurkezpenetan desobedientzia zibila garatu duten hainbat borroka gonbidatzen dituzte eta horietako bat Itoitzeko Solidarioek burututakoak egonen liratezke. Hau dela eta, bihar Julio Villanueva […]

Loizuko gizonaren inguruko hitzaldia eta ekimen berriak

Ostegunetan bi astetan behin ohikoa dugu Auzperriko liburutegira bisita egitea. Gaurkoan hala izan da eta hantxe topatu dugu Mari Mar Agos gure laguna. Lehendabizi Loizuko gizonaren inguruko hitzaldiaren arrakasta nabarmendu digu. Ondoren, ekimenak pixkanaka-pixkanaka egiten joango direla komentatu digu. Marimar liburuzaina Irati irratian

Emakumea, deabrua ala etxeko aingerua?

XIX. mendean bi diskurtso ziren nagusi emakumeari dagokionean. Tradizio katolikoak jarritakoa etxeko aingerutzat zituzten eta baziren askatzaile eta aurrerakoiak zirenak ere. Askotan, segun eta ze diskurtsoan zebilen emakume bat deabrutzat edota aingerutzat har zitekeen. Hau guztia, Aitor Iribarrenen laguntzarekin landu dugu, arratsaldean hau izanen baita hitzaldian landuko dutena. Josu Goñil Irati irratian

Egun On, Auñamendi! Emakumea XIX. mendean eta Foro soziala

Saioa XIX. mendean kokatuz hasi gara. Arratsaldean Aitor Iribarrenek Agoitzen emanen du hitzaldia “XIX. Mendeko Espainiako emakumearen aingeruak eta deabruak: Arrazoibide burujabetzaileak eta Kontra-arrazoiak” izenburupean. Ondoren  Naiz irratikoek Foro sozialeko Expe Iriarteri eginiko elkarrizketa ekarri dugu Izenburua: Uztailaren 29ko saioa Iraupena: 2:35 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Elkarrekin/Together dokumentalari buruz Itziar Garcia Zubirirekin

Euskal arrantzaleak eta Ameriketako natiboak elkarrekin harremanetan jarri zituen balearen arrantzak. Euskal arkeologoak bertara egindako bidaia eta ikerketa kontatzen du Elkarrekin / Together filmak. Eta horri buruz hizketan hasi gara Itziar Garcia Zubiri ekoizlearekin. Elkarrizketa aberatsa zinemaz eta emakumeen lanaz aritzeko. Itziar Garcia Zubiri Irati irratian.