Larunbatean izanen da Korrikaren aurkezpena Ariben

Martxoaren 19tik 29ra izanen da Euskal Herriko herri eta auzoak zeharkatzen euskararen aldeko ekimen erraldoia den Korrika. 24. edizioa dugu eta Atharratzetik irten eta Bilbora bidea eginen du. Gure eskualdean martxoaren 20an izanen dugu, gurean lekukoa 127 lekuko-aldaketa eginen dituelarik. Euskara gara lemapean eta Errigora ekimena omendua izanik auzolanean eraikitako ekimena dugu Korrika.Korrika baino lehen […]

Artziko etxeen izena haintzat hartuko dituzte larunbateko solasaldian

Mikel Belaskok zuzenduko du larunbata honetan arratsaldeko 18:00etan izanen den Artzibarko Etxeen izenen inguruko hitzaldia. Iaz Artzibarko Toponimiaren inguruko hitzalditik eratortzen den hitzaldia dugu hauxe , bertan behin baino gehiagotan atera baitzen etxeen izenen garrantzia. Gainera, Artzibarren, etxeen izenen ondarea gordetzeko sekulako lana egin zuten liburu bat kaleratzeko eta 300 bat etxeren izenak lortu zituzten. […]

Asteburuko eguraldia, Ingrid borraska eta aste hasierako iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Asteburuak berriz ere euritsu eta elurtsu geratu zaigu eta hala adierazi digu David de Andres lagunak. Asteburuari errepaso egin ostean aste hasierako eguraldiaren iragarpenarekin jarri gara.        David de Andres Irati irratian

Aste hasierako eguraldiaren errepasoa eta asteburuko eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo ) eskutik

Aste hasiera haizetsua izan dugula esan genezake eta baita euritsua ere David de Andresek aipatu digun bezala. Aste hasieraren errepasoaren ondoren asteburuko eguraldiaren iragarpena eman digu Ingrid etorriko zaigularik.        David de Andres Irati irratian

Agoitzeko jaietan bigantxak izan edo ez erabakitzeko herri galdeketa abian

Iaz Agoitzeko jaietan burutu zuten bigantxarik gabeko jaiak edukitzera froga moduan. Behin hori iraganda Agoitzeko udalak esan zuen jaietan bigantxak eduki edo ez erabaki eginen zuela herriaren ahotsa entzunda. Ahots hori artikulatzeko herri galdeketa bat jarri dute abian. Gaur honen inguruan solasean izan dugu Joseba Alcalde Agoitzeko zinegotzia. Berak azaldu dizkigu galdeketa honek izanen dituen […]

Etorkizuneko Agoitzeri berdintasunerako mezuak kapsula baten bidez bideratzeko kanpaina abiatu dute

Ohikoa da normalean atzera-begiradak egitea eta horren inguruko lanketak egitea, hala egin zuten Influencers kanpainarekin Karekin Kulturak eta Haiak Creativasekoek. Orain iraganari begiratu ordez, etorkizunera begiratzea proposatzen dute eta 2046 urteko agoiztarrei berdintasunaren inguruko mezuak eta gogoak bidaltzea planteatzen digute Kapsula proiektuaren baitan. Agoitzeko udaleko Berdintasun alorrarekin elkarlanean eratutako proiektua dugu eta moskeo kanpaina batekin […]

Kuadriketa Agoitzera helduko da larunbatean

Larraingoan hasitako ekimen honek Agoitz hartuko du larunbatean. Ekimen honen helburua da komunitatea eratzen jarraitzea eta nola ez aisialdi osasuntsu eta dibertigarri bat eskaintzea ere. Jada Larraingoan eta Kasedan izan dira eta harrera polita izan dute. Agoitzen jadanik 7 kuadrila izan dira parte-hartzen, oraindik duzue parte-hartzeko aukera. Zita Agoitzeko frontoian izanen duzue arratsaldeko 17:30tan. Zita […]

Erotikaren inguruko ikastaroa izanen da gaur Lakaben

Hezkuntzan hainbat urtetan aritu ostean Edurne Errea Nuñok bere gorputzaren eta oro har sexologiaren inguruko ikasketak eta formakuntzak egiten hasi zen. Pixkanaka-pixkanaka hasi zen bere ideia garatzen eta gaur da eguna zeinetan sexologiaren inguruko ikastaroak ematen hasi den. Erotika, sexualitatea, desira, oro har lizunkeriarekin alderatzen ohi da baina holan ez dela erakutsi eginen digu hainbat […]

Asteburuko eguraldiaren errepasoa eta aste hasierako eguraldi iragarpena David de Andresen ( @Noainmeteo) eskutik

Asteburu gora-beheratsua izan dugu meteorologia aldetik. Ostiral euritsu eta elurtsua goikaldeetan, larunbata desatsegina eta igande goxoa David de Andres lagunak aipatu digun moduan. Errepasoaren ostean aste hasierako iragarpenarekin sartu gara.        David de Andres Irati irratian