Agoitzek jaietan bigantxak antolatzea onartu du herri-galdeketa baten bidez

Agoiztarrek bazuten hitzordua bigantxak antolatzearen inguruko herri-galdeketari. Deialdi honi 868 herritarrek erantzun zioten, horiek baitira gerturatu edota telematikoki euren iritzia eman zutenak. Astean zehar aldekoen eta kontrakoen kanpainak ere nabariak izan dira, betiere errespetuz eta azkenean 18 bozkaren aldea izan da bi aukeren artean. Bigantxak antolatzearen alde %51k egin du %49ak kontra. Orain udalari dagokio […]

Maputxe herriaren egoera eta erresistentzia hizpide bihar Agoitzen

Arratsaldeko 19:00tan izanen da solasaldia Claudia Nahuelpan Antilef Maputxe Autonomarekin. Maputxe herrian Wall Mapun dauka oinarria, Txile hegoaldean kokatuta dagoen eremuan. Maputxe herria bere izenak dioen bezala Lurraren Jendea dira, natura eta bere leku sakratuak kapitalismo eta suntsitzaileen aurrean defendatzen dituztenak. Erresistentzia honek errepresioa pairatzera eraman dituzte eta ekintzaile askok gartzela ezagutzera eraman ditu. Isilarazia […]

Agoitzeko jaietan bigantxak izan edo ez erabakitzeko herri galdeketa abian

Iaz Agoitzeko jaietan burutu zuten bigantxarik gabeko jaiak edukitzera froga moduan. Behin hori iraganda Agoitzeko udalak esan zuen jaietan bigantxak eduki edo ez erabaki eginen zuela herriaren ahotsa entzunda. Ahots hori artikulatzeko herri galdeketa bat jarri dute abian. Gaur honen inguruan solasean izan dugu Joseba Alcalde Agoitzeko zinegotzia. Berak azaldu dizkigu galdeketa honek izanen dituen […]

Kuadriketa Agoitzera helduko da larunbatean

Larraingoan hasitako ekimen honek Agoitz hartuko du larunbatean. Ekimen honen helburua da komunitatea eratzen jarraitzea eta nola ez aisialdi osasuntsu eta dibertigarri bat eskaintzea ere. Jada Larraingoan eta Kasedan izan dira eta harrera polita izan dute. Agoitzen jadanik 7 kuadrila izan dira parte-hartzen, oraindik duzue parte-hartzeko aukera. Zita Agoitzeko frontoian izanen duzue arratsaldeko 17:30tan. Zita […]

Barrankeadoreen lana aztergai La Kukula aldizkarian

Zura garraiatzeko modu ezezagunena bada ere garrantzi handia izan zuen lan mota honek Iratiko uren inguruetan. Valentzia aldetik etorritako zenbait langileren bitartez lortu egin zen Iratiko oihaneko enborrak Ekaiko zerrategiraino bideratzea. Langile horien iloba dugu Iker Zia zeina Burgin ekoizten den La Kukula aldizkariarendako erreportai bat koordinatu duen lan molde hau gehiago ezagutu dadin. Gaur […]

Rett sindromeari ikusgarritasuna emateko liburua aurkeztuko dute gaur Agoitzen

“Aprender a bailar bajo la lluvia” du izenburu liburu honek eta Maider Zubikarai Larraza da idazlea, zeina bere alaba den Maialenekin izandako esperientzia ekartzen du bere barnean. Maialen Rett sindromedun neska dugu, gaixotasun arraroetako bat eta horrek suposatu zuena dakar gogora Maiderrek liburu honekin. Aurkezpena dela eta berarekin izan gara eta berak aipatu digunez bere […]

Botanika erakusketa martxan Agoizko Argazkilari Taldearen eskutik

15 lagun biltzen dituen Agoizko Argazkilari taldeak erakusketa berri bat jarri du martxan Agoizko Kultur etxean. Botanika izenburupean talde honetako 9 lagunek euren ikuspegi berezia plazaratu nahi izan dute, ostiraletan egindako irteeretan ateratako argazkiekin. Aurtengo erakusketako gaia Agoitz Loretan jaialditik hartu zuten, hori izan baitzen ideia honen pizgarri.  Ostiralean irekiera ekitaldi arrakastatsua izan zuen erakusketa […]

“Cantando bajo las balas” antzezlanaren estreinaldia larunbata honetan Agoitzen

Asier Anduezak gidatutako eta Ane Gabareinek antzeztutako “Cantando Bajo Las Balas” antzezlana estreinatuko da larunbatean Agoitzen. Millan de Astrayren figura oinarri hartuta umorezko antzezlana bat ondu dute, zeina azken ukituak eta eszenografia Agoitzeko Kultur etxean amaitu duten. Agoitzeko herriarekiko esker onez, estreinaldia doan eskainiko dute eta hori larunbatean izanen da, arratsaldeko 18.00etan. Estreinaldia aitzakitzat hartuta […]

Auritzen eskainiko dute “Soy Decente” antzezlana Agoitzeko Pentsionisten Elkartekoek

4 urte dira Agoizko Pentsionisten elkartean zenbait lagun batu eta antzezlanak egitera animatu direnak. Aurten “Soy Decente” antzezlana ondu dute eta handik eta hemendik eraman dute. Agoitzen 445 lagun izan ziren obra ikusten eta Irunberrin 100 inguru.  Barrea ziurtatua dugu obra honekin hala adierazi digu gaurkoan Agoizko Pentsionisten elkarteko kidea den Bittori Itxaso Paternainek. Larunbata […]

“Aguila Negra” liburua aurkeztuko du Iñaki Zugarrondok Agoitzen

Larunbatean arratsaldeko 19:00tan izanen da hitzordua Agoitzeko Kultur etxean izanen da. Vasconum eleberriaren ostean bigarren proiektua da “Aguila Negra” eleberria eta Antso VIIa erregea du protagonista. Eleberrian kokapen historikoak eta gertaera historikoek pisu handia dute, pertsonaia beraren ertzak ezagutzera eramanen gaituelarik.  Aurkezpena dela eta gaur Iñaki Zugarrondorekin izan gara eleberria eta idaztera bultzatzen duena ezagutzen. […]