Aginagako kobazulora bisita antolatu du Sakon Espeleologia taldeak

Igandean 10etan dute hitzordua, Abaurrepeako sarreran. Handik berreskuratutako ibilbidea hartu eta Aginagako kobazulora joanen dira. Ibilbideaz eta ateraldiaz solasteko Sakon Espeleologia taldeko Oscar Sicilia izan dugu gurean. Berak aipatu digu ibilbide oso berezia eta ederra dela eta parte hartzera animatu gaitu. Oscar Sicilia Irati irratian

Bertso eskoletan izen emate kanpaina eta Iruñeko Bertso-paper lehiaketa

Heldu da Iraila eta matrikulazioak hemen datoz. Gaurkoan bertso eskoletan izena emateko kanpainaz arituko gara Nafarroako Bertsozale elkarteko Ander Perez lagunarekin. Hala ere ez da nobedade bakarra, Iruñean Bertso-paper lehiaketa antolatu dute eta horretaz solasteko aukera aprobetxatu dugu. Izena emateko aukera eta lehiaketaren inguruko informazioa https://www.bertsozale.eus/eu/nafarroa Ander Perez Irati irratian

Eskola garraioan izandako murrizketen kontrako aldarria

Gaur protesta eguna izan dute Garraldako eskola garraioaren baitan. Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentutik aldaketarik ez denez egon Abaurregaina, Garaioa, Orbaitzeta eta Hiriberriko gurasoek ez dituzte euren seme-alabak eskola garraioan igo. Garraldako eskolako kanpokaldean kontzentrazioa burutu dute, murrizketa salatuz. Honetaz solastu gara Patxi Encaje, Ainhoa Mendia, Maite Maisterra eta Karlos Buenorekin. Patxi Encaje Irati irratian Ainhoa […]

Neguko ordutegia eta dinamika berriak

Bi astetan behin izan ohi gara berarekin eta gaurkoan hala izan da. Mari Mar Agos izan dugu gurean Auzperriko Liburutegiko berriak ekartzen. Gauza asko kontatu dizkigu horien artean astelehenean plazaratuko duen lehiaketa berri bat. 10 liburu azal emanen ditu eta parte-hartzaileek asmatu beharko dute zein liburu den. Asmatzaileen artean zozketatu eginen da saria. Marimar liburuzaina […]

Murrizketak Garraldako eskolarako garraioan

Astelehenean izan genuen arazo honen berri. Aurten Nafar Gobernuko Hezkuntza departamentuak bi lineatan kokatu du Garraldako eskolako garraioa. Horrek suposatuko lukeena aztoratu ditu bertako gurasoak. Honetaz solasteko Patxi Encajerekin izan gara bera baitago arazo honi konponbidea ateratzeko lanean. Berak adierazi diguna da, edozerren gainetik haurren ongizate eta segurtasuna dagoela eta ideia horrekin lanean daudela. Patxi […]

Col du Soudeten Askatasuna hitza argiztatuko dute erabakitze eskubidearen alde

Gure Esku Dago hartu du bere gain Euskal Herrian dinamika hau mugitzeko. Llum i Llibertat eta ANCrekin elkarlanean burutuko da ekimena Tourraren igarotzea aprobetxatuz. Honetaz Gure Esku Dagoko koordinatzailea den Jexux Olaziregirekin izan gara gaurkoan. Izena emateko aukera http://gureesku.eus Jexux Olaziregi Irati irratian

Elutseder aldizkariaren 3. alea kalean da.

Kalean da Elutseder elkarteak ekoiztutako aldizkariaren 3. alea. Aurten gai zentrala eskola izan delarik, hala eta guztiz ere hainbat gai jorratzen ditu euren kolaboratzaileen laguntzarekin, hauek ezinbestekoak baitira proiektu hau aurrera eramateko. Espero baino beranduago atera da baina harrera ona izaten dabilela jakin badakigu, horretaz solastu baikara Manuela Presto Elutsederreko kidearekin. Aldizkaria 6 eurotan topatuko […]

Memoriadun irudiak zikloa abiarazi du Memoriaren Nafar Institutuak

Irailaren 1etik 4era memoria historikoarekin zita garrantzitsua dugu Golem Baiona zinemetan, bertan eskainiko dituzte II. Memoriadun irudiak zikloko lanak. Aurten erbestea izanen dute gaia, erbeste behartua zehazki. Honetaz solasteko Josemi Gaston institutuko zuzendaria izan dugu. Aprobetxatu dugu berarekin ginela Leoncio de la Fuenteren gorpuzkien emateaz elekatzeko. Erreparazio ariketa osasungarri bat izan zela komentatu digu eta […]

Emakumeei zuzendutako ikastaro zikloa Erronkariko ibarrean

Gizarte zerbitzuen alorretik eta hainbat elkarte zein administrazioekin elkarlanean, emakumeei zuzenduriko ikastaro zikloa antolatu dute Erronkariko ibarrean. Honetaz elekatzeko Miren Saldias gizarte hezitzailearekin izan gara, ikastaroak errepasatzen eta oro har zikloaren helburua ezagutzen. Miren Saldias Irati irratian