Intsumisioaren testigantza jasotzeko lana

“2 urte eta 4 hilabete” izenburua dauka intsumisioaren inguruan eraikitzen dabiltzaten dokumental berria. Proiektu honetaz solasteko dokumentalaren zuzendaria den Lander Garrorekin izan gara. Proiektua intsumisioaren testigantza jasotzea du helburu eta horretarako 6 pertsona intsumituen testigantzak ardatz hartuta eraiki dute proiektua. Landerrek aipatu bezala, intsumisioarekin kolektibo moduan amaitu bazen, era horretan eraman nahi dute proiektua aurrera, […]

Historian zehar izan dira patriarkatua ez ziren alternatibak

Hori adierazi digu gure hurrengo gonbidatuak. Ostiral honetan Longidako Ekainen izanen den “De nuestras tataratataraabuelas a nosotras, ¿Que ha cambiado?” hitzaldiaren hizlariarekin izan gara, Amaia Nausia Pimoulierrekin alegia. Hitzaldiaren ingurukoak ere izan ditugu hizketagai, halere ez dugu sakondu nahi izan hitzaldirako zeozer uztearren. Beraz, gogoratu, ostiral honetan Longidako Ekaiko hotelean 17:30etan hitzaldia, ez ezazue galdu! […]

Deiedra Rebel Folk taldea ezagutzen

Gaur larunbatean Orbaitzetan taula gainean izanen den Deiedra Rebel Folk taldea ezagutzera joan gara. Horretarako bertako abeslari eta kitarjolea den Hibai Aiestaranen laguntza izan dugu. 2009an sortutako taldeak 200tik gora kontzertu eman ditu Hibaik argitu bezala eta larunbatean sekulako festa ziurtatuta dugula ere gaineratu digu. Gogoratu, larunbat honetan Orbaitzetan 21:00etan Deiedra Rebel Folk, ez ezazue […]

GRABNI txapelketako finalak

Gaur Nafarroako selekzioako hautatzaile den Manex Pedroarena izan dugu txapelketa honen berri emateko. Berak ederki asko azaldu digu zer motatako txapelketa den, 6 federaziok eta milaka kirolari barnebiltzen dituen txapelketa da. Asteburu honetan finalak jokatuko dira eta bertan zonaldeko hainbat lagun daude txapela eskuratzeko borrokan. Animoak denoi! Partiduak: Klikatu hemen elkarrizketa jaisteko