Egunon Auñamendi! Erroibarko aire zaharrak, Nafarroako auzitegiaren sententziak eta kantuz bizi nahi duen herria

Kantuz hasi dugu Egunon Auñamendi saioa, egunero bezala. Kantuz nahi dugu bizi, eta euskaraz. Eta gaur, Andoni Egañaren urtebetetze egunean, Erroibarko 61 aire zaharren berri eman digu Txema Hidalgo Kaparek. Erroibarretik Leitza aldera ere joan gara Unai Zabaleta Karrape irratiko esatearen ahotsean. Izenburua: Urriaren 2ko saioa Iraupena: 2:30 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Erraiak dokumentala eta irrintziak Mezkiritzen

Aralar irratian, Martin Juanenarekin hasi dugu eguna, bertako kirol emaitzak eta San Miguel eguneko jaigiroko zapore ona ekarri du gurera irrati esatariak. Quark zientziari buruzko saioan emakume kirolariei buruzko azalpenak eman dizkigute eta Irati Irratian Erraiak dokumentala egin duen zuzendariari egindako elkarrizketa entzun dugu ondoren, asteburu honetan Mezkiritzen egingo dute proiekzioa. Izenburua: Urriaren 1eko saioa […]

Pirinioan lan eta bizi ekimenak batzar irekia deitu du Garraldan

Batzar irekia deitu dute gaurko Garraldako Etxabarrengoa elkartean, eta orain artekoa aztertu, neguan egin beharreko Azoka antolatzen hasi eta ekimen berriei ekiteko aldartea hartuko dute Pirinioan lan eta bizi ekimenekoek. Ainara Ekisoain mintzatu da gaurko bilkuraz Irati irratian.

Bizitza osasuntsua eta tabakoa aurrez aurre

Gaurkoan Jose Ignacio Ubau izan dugu estudioan, eta gogoratu nahi dugu 3 urte bete dituela jadanik Irati irratian bere ekarpena egiten. Bizitza osasuntsu baterako bidean, tabakoaren kalteak ekarri ditu gogora gure medikuak. Eta zigarro elektronikoa ere ez da horretan salbu geratzen. Bere aholku eta gogoetak entzungai dituzue. Elkarrizketa entzun nahi baduzue.

Egunon Auñamendi! Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiak denboraldi berrian

Euskalerria irratia eta Xorroxin irratiko berriak entzungo ditugu astero gurean. Iruñerrian, Baztanen edo Bidasoan zer gertatu den kontatuko digute Mikel Bujanda eta Julen Zelaieta esatariek. Nafarroako beste eskualdeetako berri Irati irratian. Izenburua: Irailaren 23ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Sorogaineko besta, Auritzeko feriak eta Belaguako berriak

Sorogaineko besten inguruan egin dugu lehenengo elkarrizketa antolatzailea den Aurizberriko Aitorrekin. Auritzen Joxepe Irigarai alkatea 1305. urtetik ospatzen den feriari buruz mintzatu zaigu eta Auritz margotu duten kuadroen liburua ere aurkeztu digu. Erronkari aldean berriz Belaguako berriak izan ditugu hizpide Venta Pitoko Julian Gabasekin. Izenburua: Irailaren 20ko saioa Iraupena: 2:40 ordu Klikatu hemen saioa jaisteko

Egunon Auñamendi! Itoizko urpeetan dauden lurretatik Zinemaldira, Pirinioetatik alfonbra gorrira

Ez dugu alfonbra gorria zapaldu oraindik, baina bihar Maddi Barber zinegileak Urpean lurra film dokumentala estreinatuko du Donostiako Zinemaldian. Gaur Irati irratian izan da Lakabeko laguna, dokumentalari buruz hizketan. Xanti Begiristainek ere Manexen istorio bat ekarri digu uhinetara. Eta ibar ezberdinetako deialdiekin, musikaren laguntzaz saio ederra izan da gaurkoa ere. Izenburua: Irailaren 19ko saioa Iraupena: […]

Egunon Auñamendi! Euskara ikasten 100 lagun eta Iratiko oihana eta inguruko biztanleak ikertzen Dylan Inglis

Egunon Auñamendi! saioan albisteak eta eguraldiaren berri jakin ostean, Pirinioetan euskara ikasteko aukeraz aritu zaizkigu AEK-ko lagunak. Bisita atsegina izan dugu gainera Irati irratian, gaurkoan Dylan Inglis etorri zaitugulako estudiora. Aralar irratitik Martin Juanenak beraien eskualdeko berriak eman dizkigu eta Aezkoako Gazte asanbladak udako sariketako zenbakiak deskubritu ditu irratian eta zuzenean. Izenburua: Irailaren 17ko saioa […]

Dylan Inglis Irati irratian

Iratiko basoari buruzko ikergaia landuko du datozen egunetan Inglaterratik Euskal Herrira etorritak Geografia eta Antropologia ikasle eta ikerlaria. Irati irratian bisitan izan dugu eta euskara eta euskalki ezberdinak nola ikasi dituen jakiteko baliatu dugu. Euskaldun berria da, eta Euskal Herria iparretik hegoaldera ezagutzeko parada izan du Euskarabentura ekimen ibiltarian ere. Dylan Inglis Irati irratian