Bidaide Mendi Gidak eman ditu lehen pausuak

Ostiral arratsaldean eman zituen ofizialki Bidaide proiektuak bere lehen pausuak. Maider Otegi Iriartek gidatzen duen lan proiektu berria dugu Bidaide, zeina mendia eta natura irisgarria egitea du helburu, baina baita mendi eta naturarekiko zaletasun hori ahalik eta jende gehiagora barreiatzea ere. Hainbat denboraz formakuntzan ibili ondoren eta Josu Vazquez gidarekin praktikak egin ostean iritsi zaio […]

Kattalin Barber eta Herbaria proiektua saritua izan da Ekintzailetza sariketetan

Ekintzailetza sariketetan publikoaren aldetik bozka gehien jaso izanagatik Kattalin Barber Gutierrez Saraguetako gazteak eta bere Herbaria proiektuak sarituak izan dira. Herbaria proiektua urte t´erdi daramazki martxan baina jada oihartzun handia lortu du, loreekin zenbait sorkuntza eratuz eta baita loreak berak landatuz. Proiektu honen buru dugu Kattalin, zeina beste artisau zenbaitekin Aribeko Artisau azokan saldu ohi […]

Info Irati Amaia Bizkairen ekintzailetza saritua izan da Ekintzailetza hoberenen sariketan

Urte batzuk daramazki Amaia Bizkai teknologia berrien zerbitzua irekia duela. Norbanako zein entitateei erreminta teknologikoak, sareak, … ezartzeko eta bide honetan laguntzeko sortutako proiektua da Info Irati. Kokalekua Garraldan duen arren handik eta hemendik aritu da sareak edota lanak egiten. Lan handia egiten dabil, ohiko lanean ez ezik sareetan ere bere erralidadea agerrarazten, ekintzailetza zer […]

Teknologian oinarritutako laguntza eskaintzera etorri da Ronkal Digital Multiservicios

Erika Ergueta dugu proiektu berri honen bultzatzaile. Garaian Ingurugiro zientzietan lizentziatu bazen ere bere bizitzari beste aldarte bat ematea otu zitzaion eta webguneen garapenean eta sare sozialen kudeaketetan espezializatu zen. Gerora Gardera bizitzera etorri zen eta bere ekinaldi propioari ekin dio, Ronkal Digital Multiservicios enpresa edo negozioa abiatu baitu. Bertako negozio zein lagunei ahal duen […]

Ainhoa Elizalde eta Josetxo Ubau: “Argi genuen Pirinioan bizi eta lan egin nahi genuela eta Xortaren aukera atera zitzaigun”

Oraingo Ofizio eta Afizio saioak Burgira eraman gaitu, bertako poligonoan dagoen Xorta Garagardaua ekoizten den gunera. Bertan dihardute lanean Jox Ubau eta Ainhoa Elizalde, zeinak betidanik argi eduki dute Pirinioetan lan eta bizi nahi zutela. Beraiekin une goxo bat partekatzeko aukera izan dugu baita Pirinioetan ekintzailetza bat burutzeak zer dakarren hausnartu ere. Topa asko geratzen […]

Ekintzaileentzako diru-laguntzak jarri ditu martxan Gupirinioak

Ekintzaileek euren proiektuetan inbertsioak burutzeko aukera ematen duen diru-laguntza abiarazi dute Gupirinioko lagunek Nafar Gobernuaren bitartez. Osotara 160000 euro izanen dira eskarien artean bi urtetan banatzekoak . Autonomo zein enpresa txikiei zuzendutako diru-laguntza honen onuradun posibleak, negozio berriei edota jada martxan direnen zerbitzu berriei dagokien diru-laguntzak izanen liratezke. Honen inguruan elekatzeko Gupirinioko kidea den Naia […]

Padela Agoitzen lurreratu da Irati Padelen eskutik

Imanol Otano agoiztarra beti egon da kirolarekin oso lotuta. Padela frogatu zuenetik kirol honetaz maitemindu eta hasi zen pentsatzen nola egin zezakeen bere bizilagunei gerturatzeko. Bururatu zitzaion orduan ekintzailetza proiektu bat garatzea eta padel pistak eskuragarri ezartzea eta hori bere ogibide egitea. Agoitzeko enpresa haztegian aurkitu zuen tokia eta bertan eraiki ditu kirol hau praktikatzeko […]

“El Taller de Miss Kekas” ireki ditu ateak Otsagabian

Pandemia garaian eman zion bide bere pasio berriari. Berria diogu zeren ohituta geunden euren poemetaz gozatzera baina bertan hasi zen joste lanetan. Handik eta hemendik sorkuntza modu berri honek orain bere ekintzailetzara bideratu du Lucia Gorria. Abenduan hartu zuen erabakia eta 3 hilabeteren ostean pasa den asteburuan ireki zituen ateak Otsagabiako Patata Biltegi zaharrean “El […]

Ahuntzen biloen bitartez etorkizuna ehuntzen

8 hilabete daramazki funtzionatzen Bilobila proiektua nahiz eta atzetikan lan handia suposatu duen. Abeltzaintza ekintzailetza proiektua dugu Areta Loreak Abaurregainan aurrera eraman duena eta oztopoak oztopo aurrera ateratzea lortu du. Bilobila Angora ahuntzetatik eratorritako Muerra (Artile berezia) ekoitzi eta transformatzea du helburu, betiere bere aukeren araberan. Frantziako elkarte batean egiten du Muerraren transformazioa eta bertatik […]

Diseinu eta arropa Panpoxak larunbatean Ariben

Agoitzen errotuta dago Panpoxa arropa eta diseinu denda eta bertan lanean diharduena baita bere jabe izan ere Saioa Sarasa Ayanz dugu. Behar batetik eratorritako ekintzailetzak bide eman zion gustora zegoen leku batean bere ekinbide propioa lantzen hasteko. Ondoren, Agoitzen ez ezik, dendan izandakoak Orotz-Beteluraino ekarri zituen. Oraingoan, gorago igo eta euren produktuak eskainiko ditu Ariben […]