Xantiren Auzolotsak, 45.atala: Zentsuratzaileak
Xanti Begiristain Madotz itzuli zaigu bere ohiko kolaborazioarekin. Entzun! Xanti Begiristain Irati Irratian:
Xanti Begiristain Madotz itzuli zaigu bere ohiko kolaborazioarekin. Entzun! Xanti Begiristain Irati Irratian:
Igande honetan betetzen dira 38 urte Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu eraman zuela. Egunetara agertuko zen hilik Bidasoako uretan eta argi guztien arabera torturapean eraila izanagatik. Ezkeroztik bere memoria bere horretan dirau eta igande honetan Orbaitzetako Olan omenaldia antolatu du Mikel Zabalza Gogoan herritar plataformak. Hau aitzakitzat hartuta bertako kidea den Ainhoa Buenorekin izan gara […]
Nazioarte Mailan Torturaren afera landutako zenbai aditu batuko ditu Nafarroako Torturatuen Sareak ostiral honetan Iruñeako Planetarioan burutuko diren jardunaldien bueltan, Tortura Erreparaziorako urratsak lemapean. Bertan torturaren biktimek eremu politikoan eta sozialean errehabilitaziorako eta aitortzarako duten eskubideaz, torturatuen biktimei eta senideei ematen zaien arreta psikosoziala, eta azkenik, motibazio politikoak eragindako torturaren osteko erresilientzia eta erreparazioa izango […]
Urriaren 7tik hona Palestinako gatazka areagotu egin da urte luzez iraun duen arren, Israelgo estatu sionistak Gazan eta Zisjordanian sarraskia burutzen dabil gaur egun. Datuek eta NBEk hala adierazi dute behintzat, GKEk aipatu dutenez gaur egun gatazkaren ondorioz Palestinan 136 haur hiltzen dira egunero. Hedabideetan ikusitakoa ulertu nahiean Ezkarozen eta Burgin izanen ditugu Palestinan Brigadak […]
Duela 7 urte Leioako kanpusean errepresioa salatzeko mobilizazio batean dauka auzi honek bere mugarria. Honen aurretik dozenaka ikasle izanak ziren zigortu eta jazartuak. Halere 2016ko apirilan mobilizazio honi eman zitzaion bide eta bertan 5 gazte izan ziren identifikatuak. Horrezkero ametsgaizto judizial baten erdian ikusia izan dute euren burua beraietako biei 17 urteko kartzela zigorra eskatzera […]
Artozki eta Itoitzeko hustutzeen elkarrizketa seriea amaitzeko Itoitzeko elkartasun taldean ibilitako eta Artezki erakusketaz arduratu den Peio Lusarreta izan dugu gaur gurean. 20 urte atzera eginda bera ezkutuan zen, bere buruaren gainean atxilotze agindu bat baitzegoen eta komentatu digunez Artozkiren hustutzeak zapore gazi gozoa utzi zion, gazia ez zelakoz hustutzea ekidin baina gozoa Itoitzeko urtegiaren […]
1080 Orain plataformaren baitan egituratu dira pentsiodunen mugimenduaren eskaerari laguntzeko asmoz. Sindikatuak, kolektiboak, eragile sozialak eta mugimendu feminista izan dira bertan dabiltzanak eta azaroaren 11n mobilizazioa deitu dute. Mugimendu feministako eta plataformako kide den Paula Garcia Garcia izan dugu gaur gurean eta berak adierazi bezala pentsioen eskakizun hori azaroaren 30eko greba feministan ere txertatu dutela, […]
Hausnarketa hori utzi digu Maddi Barber zine zuzendariak Artozki hustu zutenaren urteurrenaren harira izandako solasaldian. Hustutzeak gertatu zirenean Maddi 15 urte zituen eta Iruñera zihoan ikasketak jarraitzera eta garaian ez zen kontziente gertatzen ari zenaz, baina gerora bai Itoitzen inguruan gertatutakoak garrantzi izugarria izan dute euren lanetan, berak onartu digun bezala. Hori dela eta urteurrenaren […]
Badira zenbait hilabete gobernua eratu zenetik eta orduz geroztik ez dute erabaki Pirinioko Planaren gauzatzea zein arlok hartuko duen bere gain. Alderdien arteko negoziazioetan katramilatuta omen dago, ez baitago komunikaziorik Pirinioko Mahaiko lagunekin. Indefinizioak eta komunikazio gabeziak kezka eta haserrea piztu du Pirinioetan eta Pirinioko Mahaiak Gobernuari eta Parlamentuari premiazko bilkura eskakizuna luzatu du. Momentuz […]
Hori adierazi digu gaurkoan Julio Villanuevak Artozkiren inguruan solasean ari ginela. Gaur 20 urte bete dira Artozki hustu eta eraitsi zenetik. Ekainean ere 20 urte bete ziren Itoitz hustu zutenetik. Ez dugu data triste hau pasatzen utzi nahi izan gaia landu gabe eta jakinik zenbait ekimen antolatuko dituztela urrian zehar Artozkiren aldeko borrokan murgilduta ibilitako […]