Aezkoako Altxubidearen mendeurrena kari bere historia ezagutzen

Ostiralean izan genuen Daniel Iriarte Altxubidearen mendeurrenaren karietara antolatu duten ibilaldiaz solasean. Gaur aldiz, antolaketa lanetan dabilen beste kide bat izan dugu, Jose Etxegoien, honekin Altxubidearen historian sakondu dugularik. Berak azaldu digunez bidea XIX. mendean kokatzen da eta oso erabilia izan zen, nahiz eta ez den Zaraitzu eta Erronkariko kañaden sona berakoa izan. Aezkoak garai batean […]

Altxubidearen mendeurrena ospatzeko bidean

Naparbideak egitasmoak 25 urte eta Aezkoako Altxubideak (Kañada) 100 urte betetzen ditu aurten. Biak batuta datorren maiatzaren 30ean ibilaldia antolatu dute altxubidetik Abaurregaina eta Garralda lotuz. 2011tik 2015era aritu ziren Naparbideakeko lagunak bide honetako harriak topatzen eta jada 36 topatu zituzten. Gerora beste hainbeste mugarri berri jarrita atondu egin zuten bidea. Naparbideak jadanik 224 bide […]

Literatura beltzadun kordel-orri bat hizpide aldizkaria aurkeztuko dute igandean Auritzen

Palencian salgai jarritako kordel-orri bat eskuratu zuen Nafarroako Artxibategi orokorrak. Kordel-orri horretan XIX. mende hasierako kontakizun bat ageri zen, zeina Auritz herria zuen oinarri. Bertan Juan Gastonek ustez eraildako familia oso baten kontakizuna dakar. Hala ere, pertsonaia existitu bazen ere, Saran akatu zituen bi pertsona eta Auritzen ez dira kontakizun honen arrastorik sumatu. Hala ere, […]

Larunbatean Burgi zeharkatuko dute berriz ere almadiek

Maiatza hasieran izan ohi da Almadiaren Eguneko ospakizuna eta aurten maiatzaren 2an izanen da. Beste behin ere zenbait lagunek almadia baten gainean presa jeitsi eginen dute, tatean LH Donibaneko ikasleek eta Sobrarbeko Navaten elkarteko kide bat ere. Ezkako urak baimentzen badute normaltasunez ospatuko da eguna eta bi urtetan Lanbide Heziketako Donibane institutuan eraikitako almadiak jeitsiko […]

Sorogainen inguruko museo digitalak maiatzean zehar irekiko ditu ateak

Ostiralean aurkeztu zuten era autonomoan kudeatuko den Sorogaingo Museoa. Aterpetxearen garajeetan paratuta 4 zonaldeko museo bat eraiki dute Turismoa sustatzeko plangintza orokorraren baitan, zeinetatik 115.000 euro atera ziren proiektu hau gauzatu zedin. Larunbatean ere bertakoei zuzendutako ate irekierak izan ziren eta jendea oso pozik atera zen bertan ikusitakoarekin. Lan hau Erroibarko udalak eskainia izan da […]

Pirinioetako Erromatar Galtzadaz hausnartzeko prozesua abiatuko dute bihar

Bihar hasiko da Pirinioetako Erromatar Galtzadaren inguruko hausnarketa prozesua. Focus Group delako dinamika bat izanen da Nagoren lehen pausu moduan eta bertan etorkizunean zer nolako erlazioa eta hustiapena nahi den hausnartu eginen dute bertako biztanleek.  Erromatar galtzada Pirinioak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen ditu eta ondare haundiak dituzte euren inguruan, turismoaren erakargarri izan daitezkeenak. Erakartze prozesu hori […]

Landa eremuko ekinbide eta jakintzen gida prestatzeko deia

Kadiz, Kastelloneko eta Nafarroako landa eremuetan dagoen jakintza eta komunitatea jaso nahi du Kadizeko, Kastelloneko eta Nafarroako Unibertsitate publikoek abiarazitako Resina Rural egitasmo honek. Hiritarrei gerora herrietan egiten diren ekinaldi positibo hauek gida baten bitartez erakutsi eta beren bizitzetan txertatu ditzaten. Nafarroan Pirinioa aukeratu dute lanketa hau egiteko komunitate izaera hori mantendu egiten baita bertan, […]

Manuel De Ynchausti ardatz duen liburua aurkeztuko da ostiralean Iruñean

Gerraostekoetan izandako zenbait lagun ezezagun bezain esainguratsuk beharko lukete ostirala honetan aurkeztuko den lan baten beharra. Hori litzateke Manuel De Ynchausti filipinar eta estatu batuar nortasuna zuen euskal herritarra, zeina Jatsu herrian gerratik ihes egindako haurrak artatzeko kolonia bat zabaldu zuen. Hor ere garrantzitsua izan zen bere emaztea Ana Belen Larrauri. Berarekin batera lanean aritu […]

Maddalen erregin erregentearen omenezko eskultura batek irabazi du Gendulain San Roman Bake leku sariketa

Josune Etxarte Buezo agoiztarra izanen da eskultura honen egilea, zeina Maddalen izenburua izanen duen. Agramondarren eta Beaumondarren arteko bakea bertan sinatu zen eta horrek eman zion Agoitzeri bere bi ezpatadun armarria. Bertan egindako arkeologia lanek pixkanaka iraganaren irakurketa eman dute eta honekin batera abiatu zuten eskultura sariketa bat. Hainbat lan aurkeztu ziren eta horietatik bakarra […]

Artziko etxeen izena haintzat hartuko dituzte larunbateko solasaldian

Mikel Belaskok zuzenduko du larunbata honetan arratsaldeko 18:00etan izanen den Artzibarko Etxeen izenen inguruko hitzaldia. Iaz Artzibarko Toponimiaren inguruko hitzalditik eratortzen den hitzaldia dugu hauxe , bertan behin baino gehiagotan atera baitzen etxeen izenen garrantzia. Gainera, Artzibarren, etxeen izenen ondarea gordetzeko sekulako lana egin zuten liburu bat kaleratzeko eta 300 bat etxeren izenak lortu zituzten. […]